Publicador de contenidos

Atrás Ingurumeneko, nekazaritza eta abeltzaintzako eta alokairurako dirulaguntzen ebazpenak argitaratu dira

Hiruren kasuan, hamar laneguneko epea izango da alegazioak aurkezteko: maiatzaren 23a izango da azken eguna (hori barne).

09·05·2024


Hiru dirulaguntza lerroren ebazpenak argitaratu dira, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: ingurumeneko jarduerak burutzeko dirulaguntza, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak burutzekoa eta etxebizitzen alokairurako dirulaguntza. Hiru lerroen kasuan, hamar laneguneko epea izango da alegazioak aurkezteko, hau da, maiatzaren 23ra arte (hori barne): epea pasata, alegaziorik ez bada, ebazpen proposamena behin betikoa izango da.

Ingurumena

Bi eskaera izan dira: bat onartua izan da, eta bestea, baztertua.

Onartutako dirulaguntza 3.291,75 eurokoa izan da.

Oinarrietako baldintzak ez betetzeagatik izan da baztertua beste eskaera.

Ebazpena: hemen.

Nekazaritza eta abeltzaintza

Hamahiru eskaera izan dira: bat izan ezik, gainerako hamabiak onartuak izan dira.

Guztiak batuta, 9.543,74 euro bideratuko dira.

Oinarrietako baldintzak ez betetzeagatik izan da baztertua beste eskaera.

Ebazpena: hemen.

Etxebizitzen alokairua

Zazpi eskaera izan dira: lau onartuak izan dira, eta hiru, baztertuak.

Onartutako lauak batuta, 8.000 euro bideratuko dira.

Bi eskaerak epez kanpo egin izanagatik baztertu dira; hirugarrena, bizikidetza unitateak gehieneko diru-sarrerak gainditzeagatik.

Ebazpena: hemen.