Publicador de contenidos

Goi- eta behe-saneamenduko sareen mugaketa onartu dute, aho batez

Saneamendu sarearen bereizketa onartu eta behe-saneamenduko sarearen ardura bere gain hartuko du udalak, martxoko osoko bilkuran hala onartuta.

2024·03·26


Goi- eta behe-saneamenduko sareen mugaketa onartu dute, aho batez, martxoko osoko bilkuran. Añarbeko Uren Mankomunitateak 2020ko ekainean onartu zuen Mankomunitatearen eta hori osatzen duten hamar udalerrien arteko goiko eta beheko saneamendu sareen mugaketa-espedientea hasteko erabakia. Orain, udalerri guztiek onartu behar dute sareen mugaketa eta norbere gain hartu dagokion sarearen ardura.

 

Ainhoa Arrozpide EH Bilduko zinegotziak azaldu duenez, martxoko osoko bilkuran hartutako erabakiak hasieran zenbait inbertsio egitea eskatuko dio udalari, eta gero, urtero, 12.000 euro inguruko mantenu gastuak izango ditu. Erantsi duenez, dirulaguntzak lortzen saiatuko dira, gastu horiei aurre egiteko.

​​​​​​​