Publicador de contenidos

Atrás Kirol sailaren hiru dirulaguntzaren ebazpenak argitaratu dira

Kirol elkarteen ohiko egitasmoak, kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak eta kirol egokituko jarduerak burutzeko lerroen ebazpenak kaleratu ditu udalak. Hiruen artean, 60.500 euro inguru banatuko dira.

07·05·2024


Kirol elkarteen ohiko egitasmoak burutzeko dirulaguntza

Sei talderen eskaerak jaso dira, eta seiak izan dira onartuak.

Guztiak batuta, 55.555 euro bideratuko dira.

Ebazpena: hemen.

Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko dirulaguntza

Bost eskaera izan dira, eta bostak izan dira onartuak.

Guztiak batuta, 2.000 euro bideratuko dira.

Ebazpena: hemen.

Kirol egokituko jarduerak burutzeko dirulaguntza

Eskaera bakarra izan da, eta onartua izan da: 3.000 euroko laguntza aitortu zaio.

Ebazpena: hemen.