Publicador de contenidos
Atrás Andatzako aztarnategi arkeologikoetan laguntzeko izena emateko epea zabalik dago
06·05·2024
Aranzadi Zientzia Elkartean udan garatzen dituen jarduera nagusietako bat dira ikerketa arkeologikoak: azken urteetan, udalarekin hitzarmena sinatuta, Usurbilen ere urtero egiten dituzte, Andatza II eta III eta Irigain eremuetan. Usurbilen ez ezik, hainbat herritan aritzen dira halako indusketak egiten, eta aurtengo eskaintzaren berri eman dute. Elkarteko langileekin ez ezik tokian tokiko boluntarioekin lan egiten dute, eta ireki dute dagoeneko izena emateko epea: interesa dutenek galdetegi bat bete behar dute, ekainaren 1a baino lehen.
Azken urteetan egin bezala, Usurbilgo bi indusketak Manu Zeberiok eta Izaro Quevedok zuzenduko dituzte. Egunak zehaztu ez badituzte ere, Andatza II trikuharriko eta Andatza III zistako indusketak abuztuan egingo dituzte, eta Irigaineko erromatar garaiko aztarnategikoak, aldiz, irailean.
Izena emateko galdetegia: hemen.
Aranzadiren 2024ko indusketen liburuxka: hemen.