Publicador de contenidos
Atrás Garbitaniak gidari-biltzaileen ordezkapenetarako premiazko lan poltsa zabaldu du
06·05·2024
Garbitania Zero Zabor SM-k gidari-biltzaileen ordezkapenetarako premiazko lan poltsa eratzeko prozesua abiatu du: interesa dutenek maiatzaren 10a baino lehen eman beharko dute izena. Lan poltsa honek enpresari “sor dakiokeen behin-behineko eta soilik aldi baterako beharrak asetzeko” helburua izango du.
Bete beharreko baldintzen oinarriak, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin batera, bere webgunean jarri ditu. Izena emateko eskaerak maiatzaren 10a baino lehen helarazi beharko zaizkio Garbitaniari, eta bi modu izango dira horretarako: aurrez aurre (Garbitaniaren Hernaniko bulegoan, 09:00etatik 14:00etara) edo postaz bidalita (Lastaola Poligonoa 3. A-12 eraikina, 20120 Hernani).
Lan poltsaren oinarriak deskargatzeko: hemen.