Publicador de contenidos
Atrás Gizarte langile lanpostua betetzeko azterketa maiatzaren 31n izango da
03·05·2024

Udalak gizarte langile lanpostua betetzeko azterketaren data jakinarazi du: maiatzaren 31n izango da, Oiardo kiroldegian, 09:00etan. Eguna jakinaraztearekin batera, deialdian izena eman eta hautaketa prozesuan jarraitzeko onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu du, baita azterketarako ikasi beharreko bibliografia orientagarria ere.
Gizarte langile lanpostua Enplegu Publikoa Egonkortzeko 20/2021 legetik eratorritako Usurbilgo Udaleko enplegu publikorako eskaintzan sartu zen. GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zain badago ere, bere webgunean argitaratu du dekretua: dokumentu horretan zerrendatu dituzte onartutako eta baztertutako izangaien izen-abizenak eta bibliografia.
Dokumentua deskargatzeko: hemen.
