Publicador de contenidos

Atrás Gizarte Zerbitzuen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntza lerroaren ebazpena kaleratu da

Gizarte zerbitzuen arloan aritzen diren 19 talde eta elkarteren egitasmoak lagunduko ditu udalak, 12.000 eurorekin. Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideentzako lerroan ez da eskaerarik izan.

26·04·2024


Gizarte Zerbitzuen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzaren ebazpena argitaratu du udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Guztira, 12.000 euro banatuko ditu gizarte zerbitzuen arloan aritzen diren 19 talde eta elkarteren artean, euren egitasmoak burutu ditzaten.

Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntza

Hemeretzi talde eta elkarteren egitasmoak laguntzeko eskaerak jaso dira, eta guztiak lagunduko dira.

Guztira, 12.000 euro bideratuko dira.

Ebazpena kontsultatzeko: hemen.

Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko dirulaguntza

Ez da eskaerarik jaso.

Ebazpena kontsultatzeko: hemen.

Bi ebazpenak jendaurrean egongo dira astelehenetik (apirilak 29) maiatzaren 13ra bitartean; alegaziorik ez bada, ebazpenak behin betiko onartuta geldituko dira.