Publicador de contenidos
Atrás Udajolasen izena emateko epea, apirilaren 19tik 29ra
16·04·2024

Uztailean, udako oporraldi betean izango diren gaztetxoek lagun artean bildu eta aisialdi tartea euskaraz bizitzea ahalbidetuko duen Udajolasen parte hartu ahalko dute aurten ere. Aurten, uztailaren 3tik 30era bitartean izango da: astelehenetik ostiralera, goizez, aisialdiaz euskaraz gozatzeko aukera eskaintzen die HH3 eta LH6 arteko haur eta gaztetxoei. NOAUA! Kultur Elkarteak antolatzen du Udajolas, eta jakinarazi duenez, apirilaren 19tik 29ra izango da izena emateko epea, biak barne: helbide honetan egin ahal izango da izen-ematea.
Ohi bezala, Usurbilgo jaiak uztailaren 2an amaitu eta biharamunean abiaraziko du Noaua kultur elkarteak Udajolas. Astelehenetik ostiralera, goizez eskainiko da, 09:30-13:30 bitartean. Ostegunetan, gainera, txangoak egingo dira: egun horietan 16:30ean amaituko da eguneko jarduna.
Ohi bezala, bi kuota mota finkatu ditu Noauak: bat orokorra edo arrunta, eta bestea, familia ugariei zuzendurikoa. Horrekin batera, erabiltzaileek errentaren araberako Usurbilgo Udalaren hobariak ere jaso ditzakete Udajolasen prezioetan.
Informazio gehiago: Noauaren webgunean.
Hezitzaile eta zuzendarien lan-poltsa deialdia
Noaua elkarteak Udajolasi lotutako prestaketa lanetan hasia da. Besteak beste, jakinarazi du udaleku irekiotan hezitzaile nahiz zuzendari gisa aritu nahi dutenen lan-poltsa osatu asmo duela.
Izena ematen dutenen artean, batetik, begirale edo zuzendari titulua izatea lehenetsiko da, baita EGA izatea eta Usurbilgo herrikidea izatea ere. Lan-poltsa deialdian parte hartu nahi dutenek, curriculumarekin batera, sexu delituei lotutako ziurtagiri eguneratura bidali beharko dute maiatzaren 10a baino lehen, bideotatik:
elkartea@noaua.eus
Bordaberri 3, behea, Usurbil 20.170
