Publicador de contenidos

Atrás ‘Zaintza lanen demokratizaziorantz’ jardunaldiak egingo dituzte Hernanin, hilaren 23an eta 24an

Beterri-Burruntzako udalekin elkarlanean, zaintza lanen erregimenaren diagnostikoa eta ikerketa-lana landu ditu Emagin elkarteak azken urtean. Ikerketaren berri eman, eta hausnarketarako bide emango dute.

02·10·2020


Emagin elkarteak, Beterri-Buruntzako udalekin elkarlanean, zaintza lanen inguruko diagnostikoa eta ikerketa landu ditu azken urtean. Horren emaitzak plazaratu eta zaintza lanen inguruan hausnartzeko jardunaldiak antolatu dituzte: urriaren 23an eta 24an izango dira, Hernanin. Edukiera mugatua izango denez, beharrezkoa da izena ematea, Internet bidez.

Bailara guztiko datuak jaso dituzte Emagineko kideek, eta ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte jardunaldi horietan: Beterri-Buruntzaldeako zaintza erregimenaren diagnostikoa eta ekintzarako plana du izena txostenak, eta sarean jarri dute, deskargatzeko moduan.

Kartela eta egitarau osoa: