Publicador de contenidos

Atrás 'Ostatuetan Oinarrizko Lanak' enplegu programa martxan jarri du Usurbilgo Udalak

Hamar lan-kontratu burutuko dira enplegu programa bukatu ostean. Izena emateko lehentasuna emakume langabetuek, epe luzeko langabetuek, DBE onuradunek eta 35 urtetik beherako (lehen enplegua) langabetuek izango dute.

15·11·2016


Ostatuetan Oinarrizko lanak egiteko enplegurako prestakuntza programa abian jarriko du Usurbilgo Udalak Buruntzaldea-Beterriko langabetuei zuzendua. Buruntzaldea-Beterriko udalerriek martxan jarritako programa horri esker, 10 kontratu burutuko dira hotelen sektoreko enpresa desberdinetan. Izen ematea azaroaren 16ean hasi eta azaroaren 24ean bukatuko da, eta www.lanbide.euskadi.eus atarian egin beharko da.

Egitasmo honetarako Usurbilgo Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Cebanc-Cdea prestakuntza zentroarekin, Usurbilek bait du egitasmo honen zuzendaritza eta kudeaketa ardura. Akordio honi esker, Ostatuetan solairuetako oinarrizko lanak egitea, Ostatu arloko 1. mailako profesionaltasun -ziurtagiria Cebanc-Cdeako eraikinetan emango da, Donostian. Prestakuntzak 300 orduko iraupena dauka eta Azaroaren 30etik Otsailaren 23ra izango da.

Baldintzak

Plan honetan parte hartzen duten pertsonek lan egiteko behar dituzten ezagupenak jasotzea da helburua, hoteletan eta beste ostatu turistiko batzuetan lan egin ahal izateko. Enplegu planean parte hartzeko prestakuntza atala egoki gainditzea baldintza izango da, baita Buruntzaldea-Beterriko herriren batean (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) erroldatuta egotea.

Egitasmoa lehentasunez emakume langabetuei, epe luzeko langabetuei, DBE onuradunei, eta 35 urtetik beherako (lehen enplegua) langabetuei zuzendua dago. Ekimen honek, lanerako prestakuntza eta kontratazioez gain, beste prestakuntza ekintza batzuk ditu barne, hala-nola hasierako prestakuntza, lanpostuan jarraipena eta lan munduratzea errazteko plana.

Proiektu Bereziaren izendapena

Lanbidek Proiektu Berezi bezala izendatu duen egitasmoa da hau. Horrela izendatu ahal izateko egitasmoak ezaugarri hauek izan behar ditu: enplegurako tokiko edo sektoreko proiektuak izan behar dute, erakundeen arteko hitzarmenetan oinarritzen direnak eta langabeen enplegagarritasunari modu integralean ekiteko helburua dutenak.

Plan osoaren gastua 118.456,80 € tan aurreikusia dago, eta Lanbide, eskualdeko udalerrien eta enpresen artean finantzatzen da. 93.500 € (%79) Lanbidek jartzen ditu, Eskualdeko Udalerriek 15.866 € (%13) eta enpresak 9.090,80 € (%8).

Izen ematea:

Epea: azaroaren 24 arte

www.lanbide.euskadi.eus web gunean

Informazio gehiago:

Usurbilgo Udalako Garapen eta Hezkuntza Sailean (943 371951) edo Cebanc-Cdean (943 316900) edo Lasarte-Oriako Lanbideko 2 bulegoetan (943 023805 / 943 023814)