Publicador de contenidos
Atrás

“Maita(k)ale” eta “Mundu berri bat” antzerki laburrak

8 ENE

Maita(k)ale

Idazlea: Mikel Fernandino Zuzendaria: Getari Etxegarai Aktoreak: Ane Pikaza, Aitor Fernandino. Iraupena: 20 minutu.

Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak… Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat. Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.

Mundu berri bat

Idazle eta zuzendaria: Erik Leal Aktoreak: Aiora Sedano eta Xabi Ortuzar Iraupena: 17 minutu.

Betidanik esan da gizakiok gure sekreturik sakonenak ezezagunei kontatzeko joera daukagula... baina, batzuetan, guretzako pertsonarik ezezagunena, gu geu gara, norberaren burua. Beak bere maleta hartu du alde egitea erabaki baitu. Alde egin eta ihes egin, inoiz ez dira izango sinonimoak.

Noiz: urtarrilaren 8an, 18:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala Laguntzailea: Hitz Aho guraso elkartea.

Sarrerak: 3 euro. sarrera kopurua mugatua da. Sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.