Publicador de contenidos
Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bultzada honek Xabierrekin batera antzinako erlojuak konpontzera darama. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da Antzinako erloju pisutsuek industria eta trenbideen garaietara eramango gaituzte. Lehen herrien erdigune ziren erlojuak, gaur izoztuta gelditu dira. Bego gaixotzen denean, bera eta Xabier, erlojugile familia batetik datorrena, aitonak eraikitako erlojuen bila hasten dira. Yeregitarren istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin baita beraien erritmoak ere. Aurkitzen duten erloju bakoitzak iraganaren inguruan hitz egiten du, baina baita orainaren inguruan ere. Beraien pasioari esker, lan talde bat sortzea lortzen dute leku desberdinetan aritzen dena, kanpai dorrearen erritmoaz eraiki zen historia berreskuratuz.
Maialen Oleaga, Xabier A. Yeregi eta Begoña Arruti laburmetraiaren gidoilariek aurkeztuko dute laburmetraia, zeinaren zati batzuk Usurbilen grabatuak izan diren.
Noiz: urtarrilaren 17an, 18:00etan.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Sarrerak: doan. Sarrera kopuru mugatua, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.
Usurbilgo Udalak diruz lagundutako filma.