Publicador de contenidos
Atrás "Ez arros, ez urdin, jostailuak haurrentzat berdin" solasaldia
Azaroaren 25ean arratsaldeko 18:00etan izango da Potxoenean. Hizlaria Clara Wolfram izango da, ikastolan hezkidetza-gaiak lantzen dituen profesionala.
20·11·2016
Aurten emakumeenganako indarkeriaren aurkako naziarteko eguna dela eta, Hitz-Aho guraso-elkarteak, Matraka Usurbilgo talde-feministak eta Usurbilgo Udalak elkarlanean "Ez arros, ez urdin, jostailuak haurrentzat berdin" solasaldia antolatu dute.
Azaroaren 25ean arratsaldeko 18:00etan izango da Potxoenean. Hizlaria Clara Wolfram izango da, ikastolan hezkidetza-gaiak lantzen dituen profesionala.
Solasaldiari sarrera Ixabel Agirresarobek emango dio Angela Carterren 'Errauskine' ipuinarekin.