Publicador de contenidos

'Birritan bortxatua' antzezlana + Ekiza

Usurbilgo Kultur Biraren barruan.
18 JUL
Azala

Antzerkia eta zuzeneko musika uztartuko ditu uztaileko bigarren larunbateko proposamenak. Batetik, Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, Birritan Bortxatua antzezlana izango dugu ikusgai. Nagore bortxatua izan da: salaketa jarri, eta epaiketa nola bizi duen kontatuko du antzezlan sakon eta beharrezko horrek. Nagore Laffageren eta Iruñeko talde bortxaketako epaiketetan oinarritua, euskarazko’fikzio-dokumental’ estiloko antzezlana dugu.

Jarraian, Jurgi Ekizaren emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Willis Drummond taldeko sortzaile eta kantariak argitaratu berri du bere lehen diskoa bakarlari gisa. Rock ilun eta personala, zati indartsu zein distortsionatuak, zati minimalista batzuekin nahastuz, ahots eta hitz gordinez datorkigu sortzaile lapurtarra.

Ordua: 20:00etan.

Lekua: Udarregiko erdiko aretoa (eraikin gorria).

Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman.

*Herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, gehienez.