Publicador de contenidos

'Ate Irekiak' Oiardo kiroldegian

Irailaren 18tik 22ra bitartean, Oiardo Kiroldegian eskaintzen diren hainbat ikastaroetako saio irekiak egingo dira.

08·09·2017


Modu horretan, Usurbilgo kiroldegiak eskaintzen dituen hainbat ikastaro lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da.

Besteak beste, Yoga, Zumba, BodyBalance edota hasiberrientzako Pilates ikastaroak nolakoak diren erakutsiko diete monitoreek Oiardora gerturatzen direnei.