Web edukia bistaratu

USURBILGO EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO II. PLANA EGINGO DU UDALAK

Usurbilgo Udalean urteak daramatzagu emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde lanean. 2010. urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Tokiko Plana martxan jarri genuen, 4 urteko epealdirako. Horren indarraldia amaituta, aurten, 2016an, II. Planaren diseinuari ekingo diogu.

Beraz, dagoeneko sei urte inguru dira, udalerrian berdintasuna sustatzeko, politika zehatzak eta planifikatuak martxan ditugula eta orain arte egindako lanaren balantzea egiteko une egokia dugu orain.

Izan ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2017-2020) diseinatu aurretik, aurreko planaren ebaluazioa egin nahi dugu, eta berdintasunaren ikuspegitik egungo egoeraren gakoak non dauden aztertu nahi dugu. Modu honetan, jakin ahal izango dugu, azken urteetan, berdintasunaren bilakaera nolakoa izan den, zertan egin dugun aurrera eta zertan ez.

Esan bezala, aurten bi lanketa garrantzitsu egitea aurreikusten dugu:

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren ebaluazioa.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren diseinua.