Web edukia bistaratu

Parekidetasuna

Sailaren arduradun politikoa: Josune Estella jestella@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Maria Salsamendi parekidetasuna@usurbil.eus

  • Helbidea: Kale Nagusia, 43 behea
  • Telefonoa: 943 377110
  • Ordutegia: 9:00 - 14:00

 

Usurbilgo Udalaren berdintasunerako II. plana

 

Web edukia bistaratu

 

Sailak ematen dituen zerbitzuak

  • Azpiegiturak, programak eta prozedurak egokitu eta sortzea, genero-ikuspegia beren administrazioan integratze aldera.
  • Toki-eremuan ekintza positiboko neurriak egikaritzea.
  • Toki-eremuan programak egitea, Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruaren barruan eta foru-aldundiek egiten dituzten programen esparruaren barruan.
  • Estatistikak egokitu eta eguneratzea, horien bitartez toki-erakundeen eskumenekoak diren eremu guztietan emakumeek eta gizonek bizi dituzten ezberdintasun-egoerak ezagutu ahal izateko.
  • Toki-eremuan, emakume eta gizonen egoerari buruzko azterlanak eta ikerketak egitea.
  • Toki-eremuan, emakumeen eta gizonen ezberdin- tasun-egoerari buruz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriei buruz sentsibilizazio-jarduerak egitea.
  • Toki-araudia nolakoa den eta nola aplikatzen den begiratzea, emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioaren arabera.
  • Herritarrei, eta batez ere emakumeei, informazioa eta orientabidea ematea emakumeen eta gizonen berdintasunarekin zerikusia duten baliabideei eta programei buruz, bai eta bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeei oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea bermatzeko zuzendurik dauden programa eta zerbitzuei buruz ere.
  • Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea izan dezaten programak osatzea edo zerbitzuak ematea, zerbitzuon izaera dela-eta udal mailan eman beharrekoak direnean.
  • Emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea helburu duten baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak ezartzea, beren izaera dela-eta udal-mailan eskaini beharrekoak direnean.
  • Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek toki-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.

 

Elkarlanean aritzen garen erakundeak (edo interesgarriak)

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

 

Bestelako azpi-atal interesgarriak

 

USURBILGO SEXU AHOLKULARITZA GUNEA


 

Harremanetarako:  Telf. 691 919 516 / sexuaholku@usurbil.eus
Helbidea: Kale nagusia 43, Udal Parekidetasun eta Aniztasuneko bulegoa.

Eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Herritarrei zuzendutako arreta zerbitzu sexologiko pertsonalizatua ematea. Arreta zerbitzuak modalitate desberdinak eskaintzen ditu: arreta presentziala, posta elektronikotik eta sare sozialetatik.
  • Arreta presentziala astearteetan ematen da bi astetik behin arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Telefonoz deitu behar da txanda eskatzeko.
  • Informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea herriko eragileei zein herriko erakunde desberdinetan lan egiten duten profesionalei.
  • Sentsibilizazio jarduerak antolatzea eta garatzea herrian.
  • Formazio jarduerak burutzea.
  • Proiektuak izaera integrala eta estrategikoa duela kontutan izanda, herri mailan Udalak zein beste hainbat eragilek berdintasun, hezkuntza eta/edo osasunaren arloan egiten duen lanarekin uztartzen da, herri eragileekin sare lana bultzatzeko hainbat ekintza burutzen direlarik.

 

HEZKIDETZA PROGRAMA

Hezkidetza programaren xedea ikastetxeetan tratu onak eta neska-mutilen arteko harremanetan parekidetasuna sustatzea da. Horixe da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Norbere burua onartzea eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak. Sexismoan oinarritutako botere harremanak ezbaian jartzea eta aniztasunaren errespetuan sortutako harreman parekideen ereduan sakontzea dugu helburu.

Sexune elkarteak kudeatzen du zerbitzua.

Helburu orokorra:

Jendarte parekidea eta harreman gozagarriak lortzeko oinarrizko hausnarketa eta praktikak abian jartzea

Helburu zehatzak:

1. Harreman onak sustatuz bortizkeriaz, eta bereziki emakumeen aurkakoaz, hausnarketa bultzatu eta aurre egiteko baliabideak eskaini.
2. Sexismoan oinarritutako estereotipoak ezbaian jartzea, eta pertsonen sexualitate anitza aurkeztea
3. Maitasun erromantikoa ezbaian jartzea: norbanakoaren mundu emozionala eta bere desiren garrantziaz jabetzea
4. Ikasleekin landutako eduki eta jarrerak sendotzeko hezkuntza komunitatearekin eta herriko eragileekin elkarlana abiatzea.

Hezkidetza lantzeko programaren baitan honako ekintzak garatzen dira:

  • Udarregi Ikastolan eta Usurbilgo Lanbide Hastapenerako Prestakuntza zentroan ikasle, irakasle eta gurasoei zuzendutako prestakuntza saioak ematea ikasturtero.
  • Ikasleei zuzendutako aholkularitza zuzena eskaintzea.
  • Herri mailan udalak zein beste hainbat eragilek berdintasunaren arloan egiten duen lanarekin uztartzen denez, herri eragileekin sare lana bultzatzeko hainbat ekintza burutzen dira.
  • Harremonak kooperatiba txikiak kudeatzen du zerbitzua.

 

AHALDUNTZE IKASTAROAK

Emakumeok prestakuntza jasotzeko, hausnartzeko eta elkarrekin egoteko dugun gune bat da, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa eskuratzeko prozesuan, aurrera egiten lagunduko diguten gaitasunak ikasi eta garatzeko espazioa, alegia.
Prestakuntzaren bitartez, helburua emakumeen partaidetza soziala eta politikoa bultzatzea da.
Antolatzen diren ikastaroak adin eta interes desberdinetako emakumeei zuzendutakoak izaten dira. Eskola emakumeon aldeko eta emakumeontzako topagune bilakatzea nahi dugu.

Zer da ahalduntzea?

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bilatzeko estrategia bat da, eta lagundu egiten die emakumeei euren bizitzaren kontrola hartzen, euren buruarekiko konfiantza handitzen eta
trebetasunak garatzen, beren arazo zehatzei konponbidea bilatzeko.

Hiruhilero ikastaro desberdinak antolatzen dira. Izen emateko parekidetasun saileko bulegora jo daiteke, parekidetasuna@usurbil.eus helbidera idatziz eta/edo 943 377110 telefonora deituaz.

 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI AURRE EGITEKO BALIABIDEAK

Emakumeenganko indarkeriari aurre egiteko baliabideen inguruko informazioa eskaintzen da.

 

ARGITALPENAK

“Lurra, lana, izana: Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak” liburua eta DVD-a.

 

2013. urtean Usurbilgo Udalak Emakume Baserritarren inguruko ikerketa bultzatzeko, 10.000 euroko ikerketa beka argitaratu zuen. Aurkeztutako lanen artean, Maitane Arnaiz Etxenausia eta Leire Urkidi Azkarragak planteatu zutena irabazlea izan zen. Urtebete luzean egindako lanaren emaitza dira “LURRA, LANA, IZANA. Usurbilgo Emakume Baserritarren Ahotsak” liburua eta barruan doan dokumentala, DVD formatuan.

Emakume baserritarrei zor zitzaien ahotsa ematea. Baserria mantendu bada, hein handi batean, emakumeei esker izan da eta horrekin batera doazen izaera, kultura eta ohituren transmisioaren babesleku izan dira Usurbilgo baserritar emakumeak. “Lurra, lana izana!” liburu-bideoan guzti horren testigantza jasotzen da.  Hezkuntza, ohiturak, erlijioaren eragina, generoaren araberako lan banaketa, bizitza publikoa... arlo desberdinak aztertu dira elkarrizketen bidez.

10 eurotan eskura daitezke liburua eta DVD-a NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan.

Dokumentala ikusgai dago youtube atarian:

 

Interes publikoko dokumentazioa

  • Emakume eta gizon arteko aukera berdintasuna Usurbilen. Diagnostikoa (2008)
  • Usurbilgo emakume eta gizonen arteko berdintasunerako I. Plana (2010-2014)
  • Emakumeen kontrako indarkeria eta erakundeen arreta Usurbilen. Egoeraren diagnosia. (2011)
  • Erakundeen jarduerarako eta koordinaziorako I. Udal Protokoloa (Genero indarkeriaren eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobea emateko) (2016)

Lege markoa

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea.
  • Martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako.
  • Abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, Genero Indarkeriaren Aurka Osoko Babesa Emateko Neurriei Buruzkoa.
  • EAEn indarrean den Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Plana 2012-2020.
  • Emakumeen aurkako diskriminazio-modu guztiak deuseztatzeari buruzko konbentzioaren aukerako protokoloa, 1999.
  • Etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko  erakunde arteko hitzarmena, 2001.
  • Etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako segurtasun-plana, 2002-2004.
  • Etxeko indarkeria eta genero-indarkeria jasaten dituzten biktimak babesteko, Segurtasuneko Indar eta Kidegoek organo judizialarekin koordinatu ta jarduteko protokoloa, 2004.
  • Etxeko indarkeria jasaten duten biktimak babesteko  agindua ezartzeko protokoloa, 2003.
  • Etxeko indarkeria jasaten duten biktimei ezarritako babes-agindua eraginkorra izateko koordinazio-protokoloa gizarte-zerbitzuen alorrean, 2004.
  • Generoko Indarkeriaren aurkako Babes Osoko Neurriei buruzko Legea eta Etxeko Indarkeriaren  Biktimak Babesteko Agindua eraginkorra izateko lurraldekako koordinazio-protokoloak, 2005eko ekaina.
  • Etxeko tratu txarrei buruzko osasun-protokoloa.
  • Etxeko tratu txarrak jasaten dituzten biktimentzako harrera eta etxebizitza-baliabideak hobetzeko programa, 2004-2005.