Web edukia bistaratu

Osasun eta gizarte zerbitzuak

Sailaren arduradun politikoa: Jone Urdanpilleta jurdanpilleta@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Maria Salsamendi gizartelangilea3@usurbil.eus

  • Helbidea: Kale Nagusia behea 43
  • Telefonoa: 943 377110
  • Ordutegia: 9:00 – 14:00

 

Sailaren albisteak

Gipuzkoako Gizarte Politika diputatua Usurbilen izango da jubilatuen eskaerak ezagutzeko

2017·09·18

Gipuzkoako Gizarte Politika diputatua Usurbilen izango da jubilatuen eskaerak ezagutzeko

Usurbilgo jubilatuek azken hilabetetan martxan jarritako Zahar Etxearen aldeko sinadura bilketa aurkeztuko diote diputatuari.

Usurbilgo nagusientzako Eguneko Arreta Zerbitzua martxan jarriko du udalak

Zerbitzu berria 2017·09·08

Usurbilgo nagusientzako Eguneko Arreta Zerbitzua martxan jarriko du udalak

Irailaren 27an, Artzabalen -arratsaldeko 18:00etan- erabiltzaile potentzialek zein beraien senitartekoek zerbitzuaren ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzte.

Diru laguntzen behin-behineko ebazpena publikatu da GAOn

Diru laguntzak 2017·05·30

Diru laguntzen behin-behineko ebazpena publikatu da GAOn

Asteazkenetik hasita, alegazio epea irekiko da ekainaren 13ra arte.

Web edukia bistaratu

 

Sailak ematen dituen zerbitzuak

  • Informazioa, balorazioa eta orientazioa zerbitzua.
  • Familiei, adin txikikoei eta gazteei zuzendutako programa.
  • Adineko pertsonei zuzendutako zerbituzak eta programak:
    • Mendekotasunaren legea
      • Zerbitzuari lotutako laguntza ekonomikoa
      • Familia inguruko zaintzari lotutako laguntza ekonomikoa
      • Zaintza pertsonalerako laguntza ekonomikoa
    • Etxez­etxeko laguntza zerbitzua
    • Puntapax eguneko zentroa.
    • Tele­alarma zerbitzua
    • Adinduentzako aldi baterako egoitzak
    • Adinduentzako behin betiko egoitzak
    • Etxebizitza babestuak
    • Pentsionisten oporraldiak
    • Sendian programa
  • Ezgaitasuna duten pertsonei zuzendutako baliabideak
    • Ezgaitasun azterketen balorazioa
    • Laguntza teknikoak
    • Egoitzak eta Eguneko Zentroak ezgaitasuna duten pertsonentzat
    • Aparkatzeko txartela ezinduentzat
  • Emakumeenganako indarkeriari lotutako baliabideak
    • Arreta psikologikorako programa
    • Abokatuen ofiziozko txanda espezializatuari buruzko informazioa eta hori bideratzeko laguntza
    • Diru­laguntzak
    • Larrialdietarako etxebizitzak
  • Prestazio ekonomikoak:
    • Diru­sarrerak bermatzeko laguntza
    • Gizarte ongizateko funtsezko pentsioa
    • Kotizatu gabekoen pentsioak
    • Gizarte larrietarako laguntzak
  • Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteentzako diru­laguntzak
  • Adikzioen prebentzioa: Mendekotasunaren prebentziorako I. Udal Plana

Usurbilgo Udaleko mendekotasunen prebentziorako I. Plana duzue hauxe. Bere helburua datozen bost urteetan (2013­2017) udalerrian burutu beharreko esku­hartzearen ildoak, helburuak eta ekintzak zehaztea da. Plana ez da helburu bat bere horretan, mendekotasunen prebentzioaren eremuan prozesu bat abian jartzeko tresna bat baizik.

Orain artean, erakundeetan eremu hau jorratzera bideratutako planek sustantzia legal (tabakoa, alkohola, psiko­farmakoak..) nahiz ilegalen kontsumoaren prebentziorako estrategiak eta ekintzak jasotzen ziren. Orain mendekotasunen arazoa ikuspegi orokor batetik lantzen da eta sustantzia jakin batzuetaz gain, jokoaren eta/edo teknologia berriek sor ditzaketen mendekotasun jarrerei erreperatzen zaie.

Plana egituratzeko orduan, EAE­ko MENDEKOTASUNEN VI. PLANA 2011­2015 jasotzen diren jarraibideak eta lan ildoak hartu dira kontutan. Hortaz, Udal planak, 2013 eta 2017 urte bitartean mendekotasunaren prebentzioaren arloan jorratu beharreko proiektuak eta ekintzak jasotzen dira. Udal planaren egiturari dagokionez, atal desberdinak jorratu dira, hots, drogen testuinguruaren inguruko hausnarketa, kontutan hartu beharreko lege­esparrua, oinarri teorikoak, egoeraren diagnosia, esku­hartzea bideratzeko proiektuak eta planaren ebaluazioa.

  • Osasunaren sustapena

Usurbilgo Udalak 2014. urtean herriaren osasun egoera aztertzeko proiektua abian jarri zuen. Horretarako, bi egoera aztertu dira: bata, Usurbilgo herritarren osasuna orokorrean eta bestea, gazteen osasuna. Osasun egoera orokorraren ezagutzarako Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako datu ezberdinen analisia egin da. Gazteen osasun egoeraren azterketarako, berriz, Usurbilgo 12­16 urte bitarteko nerabeen ikerketa deskriptiboa burutu da.

  • Usurbilgo biztanleria orokorraren osasun egoera
  • Usurbilgo nerabeen osasun egoera
  • Jubilatuen elkarteak:
    • Gure Pakea Elkartea.

      Helbidea: Puntapax 8, Artzabalgo erakininean

    • Gure Elkartea

      Helbidea: Santuenea auzoa 11 behea

    • Arrate Elkartea

      Helbidea: Aginaga auzoa, Erribera kalea 7

 

Elkarlanean aritzen garen erakundeak (edo interesgarriak)

  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

 

Interes publikoko dokumentazioa

  • Usurbilgo gizarte zerbitzuen gida.
  • Mendekotasunaren prebentziorako I. Udal Plana
  • Usurbilgo biztanleriaren osasun egoera.
  • Usurbilgo nerabeen osasun egoera