Web edukia bistaratu

Jatorri desberdinetatik Usurbilera bizitzera etortzen direnei zuzendutako Ongi-etorri gida argitaratu berri du Usurbilgo Udalak. Alkatearen agurrarekin batera, herriko zerbitzu, ekipamentu, nahiz baliabideen inguruko informazioa jasotzen da bertan. Aipatutako guneen kokaguneak zehazten dituen kaxkoko mapa ere txertatu da.

Usubilen erroldatzen diren herritarren jatorri aniztasuna aintzat hartuta, gidaren edukiak euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantseseraz argitaratu dira. Udal erregistroan erroldatzera etortzen den orori gidaren ale bat luzatuko zaio eta bide batez, erroldaren jakinarapenarekin batera, alkatearen eskutitza bidaliko zaie etxeetara, haren ongi-etorria jaso dezaten.

Usurbilgo Udala Udalanitz sareko partaidea denez geroztik, aniztasuna, migrazioa eta elkarbizitzaren aldeko lanketan sakontzeari ekin dio. Hainbat neurri abian jarri dira iada, lehen urratsetako bat, udaletik herritar etorri berriei egiten zaien harrera eta ongi-etorria jorratzea eta berregokitzea izan da.

Bide batez, Udalak eskerrak eman nahi dizkie gidaren edukiak lantzen lagundu duten herriko eragile eta norbanako guztiei.

PDF
4,3 MB
2015·11·16