Web edukia bistaratu

Konfinamendua

2020-04-18 Haurren Eguna: herrigunea.

2020ko apirilaren 18an, Covid19 birusaren ondoriozko konfinamendu betean, Haurren Eguna egin zuten Usurbilen; udalak, Zirimarak eta Noauak elkarlanean egina, beste zenbait herritarren laguntzarekin. Aginagatik hasi, herri osoa zeharkatu, eta kaxkoan bukatu. Kalezartik hasi eta herrigune osoko zatia erakusten du bideo honek.

 

2020-04-18 Haurren Eguna: auzoak.

2020ko apirilaren 18an, Covid19 birusaren ondoriozko konfinamendu betean, Haurren Eguna egin zuten Usurbilen; udalak, Zirimarak eta Noauak elkarlanean egina, beste zenbait herritarren laguntzarekin. Aginagatik hasi, herri osoa zeharkatu, eta Kaxkoan bukatu. Kalezarrera iritsi bitarteko tartea hartzen du bideo honek.

 

2020-04-17 Akrosport argazki proiekzioa - Usurbil Umeen eguna 2020

Ibai Arrietaren eskutik, 2020.urtean Koronabirusak eragindako berrogeialdian zehar usurbildarrek bidalitako 300 argazkiekin osatutako argazki proiekzioa.

 

2020-04-12 Porrotxen mezua Usurbilgo haurrentzat.

Porrotxek mezu bat bidali die Usurbilgo haurrei: apirilaren 18an, Haurren Eguna egingo dute, konfinamendu garaia apur bat eramangarriagoa izan dadin eurentzat.

 

2020-04-08 Gaurko txaloak, zuentzat guztientzat. Mila esker, Usurbil!

Usurbilgo Udalak eskerrak eman dizkie herritarrei konfinamendu garaian egiten ari diren ahalegin guztiagatik.

 

2020-03-22 Agurtzane Solaberrieta alkatea, konfinamenduaren luzapena dela eta

Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkateak mezu bat grabatu zuen, bere etxetik, usurbildarrentzat, konfinamendua beste hamabost egunez luzatuko dela jakin bezain pronto.