Web edukia bistaratu

Ikastaro luzeen arautegia

  1. Ikastaro batean parte hartzeko lekurik egonez gero, edozein unetan izena emateko aukera dago baina, ikastaro osorako da eta proportzionalki kobratuko da.

  2. Izena emateak ordaintzea suposatzen du; beste inolako erreserbarik ez da onartuko.

  3. Ikastaroetan izena ematea pertsonala da eta baja emateak ez du esan nahi dirua itzuliko denik.

  4. Plazak mugatuak dira.

  5. Ikastaroak aterako dira beti ere ikastaro edo ordu bakoitzean gutxiengo kopurua osatzen bada.

  6. Gutxienezko kopurua osatzen denean, izena emandakoei jakinaraziko zaie eta ordainagiria ekartzen dutenean, ikastaroa egin ahal izango dute

  7. Iazko ikasturteko ikastaroetan aritutako ikasleek, irailaren 4 arte, lehentasuna izango dute aurtengo ikastaroetan izena emateko orduan (ikastaro berean).

  8. Iraupen luzeko ikastaroetan, ikastaroaren matrikula osoa hasieran ordaindu beharrean, bi zatitan ordaintzea erabakiz gero, helbideratu beharko dira ordainketak, lehenengo zatia ikastaroan izena ematean egingo da, bigarren zatia urtarrilean.

  9. Abonatu ez direnentzat prezioa bikoitza izango da.

  10. Ikastaroak dirauen bitartean kirol-instalazioetako abonuan baja ematen duten ikastaro-kideek, abonudun ez direnen tarifari dagokion zati proportzionala ordainduko dute eta alderantziz.

  11. Ikastaroz aldatzea edota ikastaro batean taldez aldatzea onartuko da, uzten den taldearen egoera aldatzen ez bada. horretarako eskaera orria bete beharko da. uretako ikastaroetan ezin da mailaz aldatu.

  12. Kiroldegiko sarrera eta irteera:
    Kiroldegian sartzeko eta ateratzeko bakoitzaren txartela tornuetatik pasatzea derrigorrezkoa da. Txartelak pertsonalak dira, ume bakoitzak bere txartela pasa behar du. Debekatuta dago beste inoren txartela erabiltzea kiroldegian sartzeko. Ikastaroetan parte hartzen duten haurrak laguntzailearekin etorriz gero, salbuespen moduan, haurraren laguntzailea txartelarekin sartu eta irtengo da. Horretarako, txartel berdina bi aldiz pasako dute tornuetatik, bat haurra sartzeko eta bestea laguntzailea pasatzeko. Berdina egingo dute ateratzeko orduan. Ikastaroa dirauen bitartean, laguntzailea haurraren txartelarekin sartu eta atera daiteke.

  13. Ardura:
    Haur eta gazteak kiroldegian egiten den edozein ikastarora etortzerakoan (igeriketa, judo, gimnasia erritmikoa …) ikasleak ikastaroko irakasleak hartu arte haurren ardura guraso, tutore edota zaintzailearena izango da.

  14. Aldagelak:
    8 urte edota beheragokoak laguntzailearekin sar daitezke aldageletara. Jarduera bakoitzak bere aldagelak dituela erabilgarri (Judokoak 2. solairuan, igerilekukoak 0. solairuan …)

  15. Kiroldegiko Kafetegia:
    Kiroldegiko kafetegia jan eta edateko eremua izateaz gain, erabiltzaileen pasabidea ere bada. Ondorioz, umeek bertan meriendatu dezakete. Baina bertan ezin dira aurrera eta atzera korrika eta jolasean ibili. Kafetegian dauden umeen eta horiek egiten dituzten ekintzen ardura guraso, tutore edota zaintzailearena izango dira.