Web edukia bistaratu

3. adina

 

 

Zer da?

Ariketa eta jarduera fisiko desberdinak eginez, egoera fisikoa mantendu eta bizi-iraupena luzatzea helburu duen jarduera da. Pertsonaren autonomia garatuz, besteekin hartu-emanean bizitza kalitatea hobetzeko alegia.

 

Norentzat?

60 urtetik gorako pertsonendako ikastaroa da.

 

Zeintzuk dira helburuak?

  • Egoera fisikoa mantendu eta hobetzea.
  • Koordinazioa, oreka eta beste oinarrizko gaitasun fisikoak lantzea.
  • Autonomia maila eta egoera berriei egokitzeko gaitasuna hobetzea.
  • Sozializazioa erraztea.

 

Zeintzuk dira onurak?

  • Ongizate fisiko eta mentala hobetzen da.
  • Gorputzeko sistema ezberdinak aktibatuz, zahartze prozesua moteltzen da.
  • Oroimena hobetzen da.
  • Edade honetako pertsonen arteko sozializazioa errazten da.

 

 

Ordutegia

Prezioa

Astelehena-Asteazkena

10:00

62.35 €

Asteartea-Osteguna

10:00