Web edukia bistaratu

Kirola

Sailaren arduradun politikoa: Iñaki Ugarte

Sailaren arduradun teknikoa: Amaia Zabaleta kirola@usurbil.eus

  •  Helbidea: Gernika ibilbidea, 9
  •  Telefonoa: 943 372498
  •  Ordutegia: 9:00 - 21:00

Usurbilgo Kirol Sailaren helburua da herritarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea. Horretarako, ariketa fisikoa egitea sustatu nahi dugu, osasuntsuago izateko eta gaixotasunei aurre hartzeko. Talde desberdinekin harreman zuzena dugu: kirol elkarte, eskola, ikastola eta herriko beste talde eta elkarte desberdinekin. Helburua lortzeko, aukera desberdinak eskaintzen ditugu, hala nola, kirol instalazioetan abonatua izatea, norbera bere kasa etorri eta ariketa egiteko; urte guztiko ikastaroak zein ikastaro puntualak eta txapelketak.

 

EKAINEKO IGERILEKUKO IKASTAROAK ETA UZTAILEKO KIROL ESKAINTZA

Izena emateak Oiardo kiroldegiak egingo dira eta epea maiatzaren 15ean zabalduko da.

Oharra: igerilekuaren data zehatza ez dugu, baina igerilekua ireki eta berehala jarriko ditugu ikastaroak martxan.

 

OIARDO KIROLDEGIKO ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostiralera: 7:00-12:30/14:30-22:00

Larunbatetan: 9:00-21:30

Igande eta jai egunetan: 9:00-13:30

 

2019ko abonuen prezioak

 

2019ko EGUTEGIA

Oiardoko ordutegia eta egutegia ikusi