Web edukia bistaratu

Ingurumena

Ingurumen Sailaren arduradun politikoa: Irene Gartzia igarcia@usurbil.eus

Nekazaritza Sailaren arduradun politikoa: Joxe mari Iribar jmiribar@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Ibon Goikoetxea ingurumena@usurbil.eus

  • Helbidea: Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
  • Telefonoa: 943371951
  • Faxa: 943371493
  • Ordutegia: 8:00 – 14:30

 

Sailaren albisteak

'Erraustegirik ez!' lelodun pankartak emango die hasiera Santixabelei

Santixabelak 2017·06·28

'Erraustegirik ez!' lelodun pankartak emango die hasiera Santixabelei

'Herritarren borondatea errespetatu. Erraustegirik ez!' dioen pankarta jarriko da udaletxeko balkoian txupinazoan zehar, ostegunean.

Lorazain ofiziala izateko oinarriak kaleratu dira

Hautaketa prozesua 2017·05·30

Lorazain ofiziala izateko oinarriak kaleratu dira

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31tik ekainaren 19ra luzatuko da, biak barne.

Udarregiko ikasleek Agenda 21aren baitako 'Osoko Bilkura' egin dute Usurbilgo udaletxean

Agenda 21 2017·05·10

Udarregiko ikasleek Agenda 21aren baitako 'Osoko Bilkura' egin dute Usurbilgo udaletxean

Udaletxean egindako 'Osoko Bilkuran' Udarregiko 25 ikasle inguruk parte hartu dute, eta bertan hainbat proposamen egin dizkiete udal ordezkariei.

Web edukia bistaratu

 

Sailak ematen dituen zerbitzuak

Txostenak eta administrazio lanak

Ingurumen eta nekazaritza alorretako espedienteak gainbegiratu eta ebaztea, hala nola:

  • Plan, programa eta proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko prozedurak.
  • Ingurumenean eragina izan dezaketen proiektuak, jarduerak eta baimen espedienteak.
  • Ingurumen eta nekazaritza alorreko diru-laguntza publikoen espedienteak.
  • Betelanen eta landa lurreko beste lur mugimenduen espedienteak.
  • Lurzoru ez urbanizagarrian egiten diren hirigintza baimenen eta argibideen inguruko txostenak.
  • Orokorrean, landa lurrean eragina izan dezaketen beste espedienteak.

Udal zerbitzuen jarraipena eta kontrola

  • Hondakinak. Atez Ateko bilketa.
  • Lorazaintza lanen jarraipena.
  • Landa eremuan ematen diren zerbitzuen jarraipena. (Plastiko bilketa, bideen garbiketa, bus-taxia)
  • Izurriteen jarraipena (Liztor asiatikoa, landare inbaditzaileak)

Natura Ingurunea eta Landa Garapena

  • Lurzoru Ez Urbanizagarriaren antolamendua, jarraipena eta babesa: isurketak, baimenik gabe eraikuntza eta erabilerak, betelanak, zabortegiak, etab.
  • Babestutako Gune Naturalen jarraipena: Natura 2000 Sarea oria ibaia.
  • Usurbilgo Herri Onurako Mendiaren (Andatza) jarraipena Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
  • Landa lurreko Udal ondasunen babesa eta kontrola.
  • Herri-bideen sarearen babesa, mantenua eta kontrola.
  • Landa Garapenerako eta lehen sektorerako programak gainbegiratu, eta nekazaritzako zein abeltzaintzako praktikak eta ustiapenak kontrolatu.

Iraunkortasuna:

  • Udal politiketan iraunkortasun irizpideak proposatu eta barneratu, arlo ezberdinei dagokionez: hondakinak, energia, ura, bioaniztasuna, mugikortasuna, zarata, airearen kalitatea, etab.
  • Mugikortasun iraunkorra sustatzeko neurriak bultzatu (Bidegorri sarea).
  • Aire kalitatearen jarraipena.
  • Tokiko Agenda 21 eta EJEP (Usurbilgo Energia jasangarrirako Ekintza Plana) sustatu.
  • Ingurumen hezkuntzarako ekimenak diseinatu, garatu eta antolatu: Zuhaitz Eguna.
  • Ingurumen Arloan beste erakundeekin harremana eta parte-hartzea: Behemendi Landa Garapen Elkartea, San Marko Mankomunitatea.

 

Elkarlanean aritzen garen erakundeak (edo interesgarriak)

  • Behemendi Landa Garapen Elkartea.
  • San Marko Mankomunitatea.
  • Ihobe. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Politika bultzatzeko erakunde publikoa.

 

Interes publikoko dokumentazioa