Web edukia bistaratu

Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO)

Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren parte-hartze prozesua abian jarri du Udalak, egungo egoera sozial, ekonomiko eta demografikoak lehendik indarrean zegoen plana eguneratzea eskatzen baitute.

Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak (HAPO), hirigintza teknika egokien bitartez, herriko lurrek izango duten erabilera ezberdinak definitzen ditu. Hala, udalerrian lurzoruaren erabilerak eta eraikigarritasunak, eta gauzatu daitezkeen erabilera eta jarduerak zehazten ditu, besteak beste. Ondorioz, zuzeneko eragina du udalerriaren eraldaketan, garapen ekonomikoan eta, ondorioz, baita herritarren bizimoduan ere.