Web edukia bistaratu

Euskara

Sailaren arduradun politikoa: Xuban Zubiria zubiria14@hotmail.com

Sailaren arduradun teknikoa: Maite Iribar euskara@usurbil.eus

  • Helbidea: Potxoenea kultur etxea. Irazu kalea 4
  • Telefonoa: 943 371999
  • Ordutegia: 09:00-14:00

Sailaren albisteak

Korrikaren 20. edizioa Usurbilen barrena (Bideoa)

Korrika 2017·05·06

Korrikaren 20. edizioa Usurbilen barrena (Bideoa)

Astearte gauean igaro zen Korrikaren 20. edizioa Usurbilgo kaleetatik. Hemen daukazu momentu horiek biltzen dituen bideoa:

Euskararen kale erabilera %54koa da Usurbilen

Ikerketaren emaitzak 2017·04·28

Euskararen kale erabilera %54koa da Usurbilen

Apirilaren 27an Usurbilen Euskararen erabilera zenbatekoa eta nolakoa den aztertu duen ikerketaren emaitzak publiko egin dira. Potxoenean eginiko ekitaldian, Soziolinguistika klusterrak hainbat emaitza kuantitatibo eman zituen.

Astearte gauean helduko da Korrika Usurbilera

Korrika 2017·04·03

Astearte gauean helduko da Korrika Usurbilera

Apirilaren 4ean, asteartean, helduko da Korrikaren 20. edizioa Usurbilera. Usurbilgo Udalak ere Korrikan parte hartuko du kilometro erdian testigua eramanez.

Naroa Alustizak irabazi du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saria

2017·01·30

Naroa Alustizak irabazi du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik saria

Gidabaimena euskaraz ateratzea sustatzeko kanpainaren baitan zozketa egiten da

Kalean da Euskarazko produktuen katalogoa

2016·11·16

Kalean da Euskarazko produktuen katalogoa

Usurbilen 0-16 urte bitarteko gazteen artean 700 ale banatuko dira.

Web edukia bistaratu

 

Sailak ematen dituen zerbitzuak

  • Euskara ikasteko diru-laguntzak ematea.
  • Errotulazioak euskaraz jartzeko diru-laguntzak ematea.
  • Euskarari buruzko ikerketak bultzatzea: toponimia, Ahotsak...
  • Udalerrian eta udalean euskara bultzatzea esparru guztietan.
  • Euskararekin lotutako gaien inguruko aholkularitza teknikoa.
  • Itzulpenak: udaletik herritarrei bidaltzen zaizkien gutunenak eta merkatarien kasuan, itzulpen laburrak. (Baldintza batzuk beteta)
  • Herritarren hizkuntza kexak bideratzea.

 

Elkarlanean aritzen garen erakundeak (edo interesgarriak)

  • UEMA
  • Etumeta AEK Euskaltegia
  • Noaua!
  • Buruntzaldeko Udalak
  • Udalekin: euskara teknikariekin elkarlanean

 

Bestelako azpi-atal interesgarriak

 

Interes publikoko dokumentazioa