Web edukia bistaratu

Enplegu sustapena eta garapen ekonomikoa

Sailaren arduradun politikoa: Alaitz Aizpurua aaizpurua@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Josune Mujika enplegu@usurbil.eus

Enplegu Sustapen Teknikaria: Josune Mujika

Administraria: Igotz Zerain

  • Helbidea: Joxe Martin Sagardia plaza z.g. 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943371951
  • Ordutegia: 8:00­ - 14:30

Sailaren albisteak

2017 – 2018 ikasturterako aurre-matrikula garaia irekitzen da Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketan

Oinarrizko Lanbide Heziketa 2017·06·14

2017 – 2018 ikasturterako aurre-matrikula garaia irekitzen da Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketan

Ekainaren 5etik 16ra luzatuko da datorren ikasturte berrirako aurre-matrikula garaia.

'Txertatu Merkatuan' formazio ikastaroak, martxan

Formazio Ikastaroa 2017·05·30

'Txertatu Merkatuan' formazio ikastaroak, martxan

Hastear dago 'Txertatu Merkatuan'eko bigarren edizioa. Kontsultatu informazioa hemen

2017 – 2018 ikasturterako aurre-matrikula garaia irekitzen da Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketan

Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal - Institutua 2017·05·30

2017 – 2018 ikasturterako aurre-matrikula garaia irekitzen da Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketan

Ekainaren 5etik 16ra luzatuko da datorren ikasturte berrirako aurre-matrikula garaia.

Web edukia bistaratu

 

Sailak ematen dituen zerbitzuak

 

1. ENPLEGU PRESTAKUNTZAKO EGITASMOAK

Prestakuntza eta enplegu esperientziak eskaintzen zaizkie langabetuei. Langabetuak ikastaro eta kontratazioak konbinatuta trebatzen dira, lan merkatuaren aurrean lana aurkitzeko aukera gehiago eduki dezaten. Prestakuntza eta kontratazioak gizarteintereseko edota komunitatearentzako zerbitzuko esparruetara bideratzen dira.

 

2. LANERAKO PRESTAKUNTZA EGITASMOAK

Prestakuntza teorikopraktikoa, kualifikazioarlo jakin bati lotutakoa. Praktikak ere bideratzen dira prestakuntzarekin lotutako enpresetan.

Hiri eta industria hondakin ikastaroa 2015

 

3. LANGABETUENTZAKO ORIENTAZIOA ETA INFORMAZIOA EMAN

Usurbilgo langabetuei lan merkatuari buruzkoa, prestakuntza aukerei buruzkoa, autoenpleguaren ingurukoa...

 

4. AUTOENPLEGUA ETA ENPRESA ZERBITZUAK

PERTSONA EKINTZAILEEI LAGUNTZA ematen zaie, negozio ideia bat gauzatzeko. Usurbil, Hernani, Astigarraga, LasarteOria, Urnieta eta Andoaingo udalerrietako ekintzaileei zuzenduriko zerbitzua da.

Donostialdea ekinean eskuorria

ENPRESEI BIDERATURIKO KONTRATAZIOETARAKO DIRULAGUNTZAren kudeaketa ere burutzen da

Dirulaguntzaren oinarriak

 

5. MERKATARITZA OSTALARITZA

Usurbilgo Udalak 2009. urtean herri merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plan bat egin zuen Siadecoren eskutik,honela egoeraren diagnostikoa eta 3 urtetako ekintza plana egin zen.

(2010,2011 eta 2012)Plan hau exekutatzeko eta Hurbilago elkarteari aholkularitza teknikoa emateko siadeco kontratatu zuen. Azkenekoz 2013an hiru urtetarako kontratua egin zaio Siadecori, 2016ko iraila arte indarrean dagoena.

Urtero esparru akordio bat sinatzen da hurbilago eta udalaren artean sektore honi laguntza eskaintzeko eta baita ere dirulaguntza hitzartu baten bitartez antolatzen dituzten ekintzetarako, 8.000 € bitarteko dirulaguntza eskuratzeko aukera ematen zaielarik

Lankidetza publiko pribatuan oinarrituta lan egiten dugu eta gure solaskidea hurbilago elkartea izaten da (Usurbilgo merkataritza eta ostalaritzaren ordezkari gisa) Honela, sektore honen arazoei aurre egiteko merkataritza mahaia ere badugu, beharrezko ikusten den gaietan, Siadeco, Udala eta Hurbilagoren artean arazoei irtenbideak ematen saiatzen gara.

2012ko abenduan geroztik Tipitapa egitasmoa jarri zen martxan, Usurbil herri guneari bizia emateko helburuarekin, eta herriko ostalari eta tabernarien artean elkarlana indartzeko asmoarekin

Beste ekimen batzuk ere hor daude: Usurbil zabalik egitasmoa, hurbilago fidelizazio txartela, Mikel Laboa oinezkoentzat bihurtzea, erdigunean ezarritako doako aparkamendu sistema, hurbilago.com web gunea, merkataritza ta turismo gida...

Laster hurbilago fidelizazio txartela Usurbilgo herri txartelan bilakatuko da

Ekimen guzti hauek herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko helburua dute.

Usurbilgo Udala eta Hurbilago elkartearen arteko  esparru akordioa

Usurbilgo Udala eta Hurbilagoren arteko dirulaguntza hitzartua