Egutegi fiskala 2020
ZERGA KONTZEPTUA ORDAIN EPEA
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa – aurreko urteko 4. hiruhilekoa Urtarrilaren 2tik 31ra
Ura, estolderia eta hondakinak – aurreko urteko 4. hiruhilekoa Otsailaren 3tik martxoaren 16ra
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga Martxoaren 2tik apirilak 16ra
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa Apirilaren 3tik 30era
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa Maiatzaren 2tik ekainaren 15era
Ondasun higiezinen gaineko zerga Maiatzaren 15etik uztailaren 1era
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa Uztailaren 1etik abuztuaren 3ra
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa Abuztuaren 1etik irailaren 16ra
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) Irailaren 1etik urriaren 1era
Ekonomi jarduera gaineko zerga Urriaren 1etik azaroaren 10era
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa Urriaren 1etik 30era
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa Azaroaren 2tik abenduaren 16ra
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...)

Azaroaren 2tik 30era

Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) Azaroaren 2tik 30era
 

a) Diru sarrera egiteko epea: Egutegi fiskal honetan agertzen dena

b) Diru sarrera egiteko modua: Helbideratutako agiriak zuzenean kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean bezeroak esandako Banku edo Aurrezki kutxaren kontuan. Helbideratzeke daudenei dagokienez, zorretan dutena ordaintzeko beharrezkoa duten agiria helbide fiskalera bidaliko zaie ohiko postaz.

c) Ordainketarako lekuak: Ondoko erakunde laguntzaileen edozein bulegotan egin daiteke: Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Rural Kutxa edo udal Zergabilketa sailean.

d) Ordainketa epea amaitu bada zorrak sartu gabe, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira. Zerga hauen ezarpen eta eraginkortasunari buruz emandako egintzen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da, administrazioarekiko auzi errekurtsoaren aurretik, borondatez ordaintzeko epean edo hori amaitu ondorengo egunetik aurrera kontatuko den hilabeteko epean.