Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Zumetaren murala

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

COVID-19

Koronabirusaren krisia hasi zenetik, egoera oso aldakorra izan da: hasieran, batez ere, informazioa berehala iraungitzen zen. Ordutik sortutako albiste eta baliabide guztiak aurki ditzakezu orri honetan.
Edozein zalantza izanez gero, deitu udaletxera, 943 37 19 51 zenbakira, eta udal-langile batek lagunduko dizu.

Web edukia bistaratu

UDALTZAINGOA

Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Eskuratu ezazu B@kQ giltza

Web edukia bistaratu

Beterri Buruntza emergentziazko laguntzak

Albisteak

Foru Funtsaren murrizketek sortu dute eztabaida maiatzeko osoko bilkuran

2020·05·29

Foru Funtsaren murrizketek sortu dute eztabaida maiatzeko osoko bilkuran

Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren inguruko bi mozio aurkeztu dituzte osoko bilkuran: EH Bildurena, batetik, eta EAJ eta PSE-EEk elkarrekin adostutakoa, bestetik. EH Bildurenak egin zuen aurrera.

Udalbatzako hiru alderdiek adierazpen instituzionala adostu dute Covid19ak eragindako osasun krisia dela eta

2020·05·28

Udalbatzako hiru alderdiek adierazpen instituzionala adostu dute Covid19ak eragindako osasun krisia dela eta

Gaitza gizarte osoan “modu globalean” izaten ari den eragina dela eta, bat eginda aurre egiteko beharra nabarmendu dute: “Inoiz baino gehiago, bat eginda egon behar dugu une honetan, pandemiaren hedapena galarazteko”.

Asteburuetan ere irekita izango da Garbigunea aurrerantzean

2020·05·25

Asteburuetan ere irekita izango da Garbigunea aurrerantzean

Orain arte, martxan jarria zen arren, asteburuetan itxita egon da. Ohi baino hamabost minutu beranduago ireki eta ohi baino hamabost minutu lehenago itxiko dute, garbiketa eta mantentze lanak egiteko.

‘Pandemiak, distopiak eta mundu berriak’ ikastaroa emango dute Jakinek eta UEUk Usurbilen

2020·05·25

‘Pandemiak, distopiak eta mundu berriak’ ikastaroa emango dute Jakinek eta UEUk Usurbilen

Uztailaren 16an egingo dute Covid19 birusaren osteko testuinguruari buruzko ikastaroa: izena emateko epea zabalik dago.

Bigarren fasea: irizpideak

2020·05·25

Bigarren fasea: irizpideak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa konfinamendua arintzearen bigarren fasera pasatu dira. Albistean, EAEko Buletin Ofizialean argitaratutako irizpideak.

Santixabelak antolatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean

2020·05·22

Santixabelak antolatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean

Udarregi ikastolaren eraikin gorrian izango da bilera, erdiko aretoan, 18:00etan.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko informazio guztia, eskuorri bakarrean

2020·05·22

Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzko informazio guztia, eskuorri bakarrean

Osasun krisiak eragindako krisi ekonomikoaren aurrean, herritarrek Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruko informazioaren berri izan dezaten banatu du eskuorria udalak.

Usurbilek ez du betetzen gaur BOEk ordutegiak malgutzeko ateratako biztanle dentsitatearen baldintza

2020·05·22

Usurbilek ez du betetzen gaur BOEk ordutegiak malgutzeko ateratako biztanle dentsitatearen baldintza

10.001 biztanle baino gutxiago izan arren, ez dago 100 biztanle kilometroko mugaren azpitik: 239 ditu. EAE bigarren fasean sartzen bada, astelehenetik aurrera ezabatuko dira ordutegi mugak.

Astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dira ostalarientzako dirulaguntzak

2020·05·22

Astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dira ostalarientzako dirulaguntzak

Larrialdi egoeraren ondorioz jarduera eteteak sorrarazitako kalte ekonomiko handiak izan dituztenentzako deialdia da, herriko taberna, kafetegi eta ostatuen establezimenduei begira sortua. 10 eguneko epea izango dute eskatzeko.

Astelehenetik aurrera, taxibus zerbitzua berriz martxan

2020·05·21

Astelehenetik aurrera, taxibus zerbitzua berriz martxan

Ez du ordutegirik izango: zerbitzu pertsonalizatua emango zaie erabiltzaileei, lan kargak hala ahalbidetzen duen heinean.

Udalak 410.000 euro bideratu ditu, orain arte, osasun krisiari erantzutera

2020·05·14

Udalak 410.000 euro bideratu ditu, orain arte, osasun krisiari erantzutera

Tokiko ekonomia eta euskal kultura laguntzeko zein gizarte babesa indartzeko neurriak adostu dituzte udalbatzako hiru talde politikoek.

Zuzeneko formakuntzak emango ditu Kzguneak, bideo deien bidez

2020·05·13

Zuzeneko formakuntzak emango ditu Kzguneak, bideo deien bidez

Lau eta sei pertsona arteko taldeak osatuko dituzte.

Santixabelak osasun krisi garaira egokituko dituzte

2020·05·12

Santixabelak osasun krisi garaira egokituko dituzte

Berrogeialdia hasi zenetik, lehenengo bilera egin zuen atzo Santixabeletako jai batzordeak

Udaletxeak zita bidez egingo du aurrez aurreko harrera, ostegunetik aurrera

2020·05·11

Udaletxeak zita bidez egingo du aurrez aurreko harrera, ostegunetik aurrera

Herritarrek telefonoz deitu beharko dute, zer tramite mota egin behar duten zehaztu eta ordua hartzeko: halaxe funtzionatuko dute udaletxeko zein gizarte zerbitzuetako harrerek.

Hondakinak Covid19 garaian: irizpideak

2020·05·08

Hondakinak Covid19 garaian: irizpideak

Konfinamendua arintzeaz gero eta gehiago hitz egiten den arren, birusak bere horretan jarraitzen du, eta etxeko hondakinak kudeatzeko irizpideak betetzearen garrantzia nabarmendu du udaleko ingurumen sailak.

Udaleko kultura sailak jai eta ekitaldiei buruzko bilera sorta egingo du datorren astean

2020·05·08

Udaleko kultura sailak jai eta ekitaldiei buruzko bilera sorta egingo du datorren astean

Santixabeletako jai batzordearekin, auzoetakoekin eta kultur taldeekin bilduko da.

Kalera ateratzeko irizpideak herritarrei helarazteko hainbat baliabide jarri ditu martxan udalak

2020·05·04

Kalera ateratzeko irizpideak herritarrei helarazteko hainbat baliabide jarri ditu martxan udalak

Kalera ateratzerakoan kontuan hartu beharreko ordutegiak eta babes neurriak zehazten dituen kartela egin du, eta, horrez gain, 65 urtetik gorako herritarrei deituko diete telefonoz, neurri horien berri zuzenean emateko.

Apirileko plenoa, Youtubetik zuzenean

2020·04·29

Apirileko plenoa, Youtubetik zuzenean

Koronabirusaren krisia dela eta, martxoan ez zen plenorik izan; biharkoa, telematikoki egingo dute, eta Youtubetik zuzenean emango da.

Etxealditik Euskaraldira, hizkuntza ohituren inguruan pentsatzeko proposamena

2020·04·21

Etxealditik Euskaraldira, hizkuntza ohituren inguruan pentsatzeko proposamena

Konfinamendua aprobetxatu nahi du Euskaraldiak, azaroko ediziorako motorrak berotzeko.

Obrak martxan jarriko dira, pixkanaka

2020·04·21

Obrak martxan jarriko dira, pixkanaka

Aste Santuko oporren aurretik gelditu ziren obra guztiak, Espainiako Gobernuaren aginduz.

Habiaratutako portletak