Web edukia bistaratu

Atez atekoa

 

Informazio bulegoa

Atez atekoari buruzko informazio guztia jasotzeko, eskaerak bideratzeko eta zalantzak argitzeko jo ezazu atez ateko informazio bulegora.

Doako telefonoa: 900 776 776

Ordutegia: 09:00etatik 14.30etara (astelehenetik ostiralera)

Helbidea: Usurbilgo udaletxea. Joxe Martin Sagardia plaza, z/g

E-maila: atezate@usurbil.net

 

Ordutegia eta egutegia

Hondakinak ateratzeko asteko egutegia:

Beira jasotzeko ez dago ordutegi eta egutegi jakinik, kaleko iglu berdean biltzen baita.

Hondakinak ateratzeko ordutegia:

Goizeko 06:30-08:30. Igandetan, 09:00ak arte.

 

Bilketa-modua

Organikoa: kubo marroian eta poltsarik gabe, zintzilikatzekoan. Poltsaren ordez sukaldeko papera erabiltzea aholkatzen da. Horrela, kuboa garbi mantentzen da eta usain txarrak ekiditen dira, paperak hezetasuna xurgatzen baitu. Usainen harira, kuboa etxean den artean irekita mantentzea eta arrain hondarrak sukaldeko paperetan biltzea gomendatzen da.

Ontzi arinak: plastikozko poltsan, zintzilikatzekoan. Komertzioetako poltsak berrerabiltzea aholkatzen da.

Papera eta kartoia: paperezko poltsan, kartoizko kaxan edo soka batekin lotuta, zintzilikatzekoan.

Beira: kaleko iglu berdean.

Errefusa: plastikozko poltsan, zintzilikatzekoan.

Etxe-atariko zintzilikatzekoetan herritar bakoitzak bere kakoa du kuboa eta poltsak uzteko.

 
Kaleko zakarrontziak

Usurbilgo kaleetako zakarrontziak atez ateko bilketara egokituta daude: atal ezberdinetan banatuta daude, hondakinak gaika jaso ahal izateko.

 

Gida praktikoak

Honako gida hauek erabilgarriak dira atez atekoak nola funtzionatzen duen ikasteko eta lehendik egindako lana errazteko eta hobetzeko.

Atez ateko gaikako bilketaren gida
Hondakinen hiztegia
Sukaldeko imana
Elkarte gastronomikoetako kartela
Ikastetxeetako kartela
Etxean konpostatzen ikasteko gida

 

Autokonposta

Konpostatzea hondar organikoak ongarri bihurtzea da. Prozesu motela da, baina %100 naturala.

Oso erraza da, eta etxean ere egin daiteke. Lur zati txiki bat eta mimo pitin bat besterik ez da behar.

Autokonpostatzen duten familiek, %40ko hobaria

Usurbilgo Udalak autokonposta bultzatzen du herritarren artean. Autokonposta egiten duten familiek %40ko hobaria dute hondakinen tasan. Izan ere, udalak ez du etxean konpostatzen duten herritarren organikoa ez biltzen ezta tratatzen ere.

Ikasi konpostatzen

 

Birziklapen Tasaren emaitzak: