Web edukia bistaratu

Aniztasuna

Sailaren arduradun politikoa: Josune Estella jestella@usurbil.eus

Sailaren arduradun teknikoa: Maria Salsamendi parekidetasuna@usurbil.eus

  •  Helbidea: Kale Nagusia, 43 behea
  •  Telefonoa: 943 377110
  •  Ordutegia: 9:00 - 14:00

 

Historian zehar, betidanik arrazoi ezberdinak direla medio, gizabanakoek jatorrizko herrialdetik alde egin eta beste herrialde batera joateko beharra izan dute; fenomeno hori migrazio gisa ezagutzen da. Migrazioa betidanik existitu da; biztanleriaren mugimendua da, eta horretarako arrazoi ugari izan dira, nagusiki, lana eta bizi-baldintza duinak lortu ahal izatea.

Azken hamarkadetan Hego Euskal Herrira beste herrialdeetatik etorri den pertsona kopurua asko hazi da. Ondorioz, gure gizartean ere kultura asko harremantzen hasi dira, kultur aniztasuna ematen ari da eta horien arteko elkarbizitza zer-nola gauzatu ikasten ari gara. Baina egia da ere hona etortzen diren pertsonei lagundu egin behar zaiela, eta Administrazio publikoari dagokio erantzun egoki bat ematea eta esku-hartze ildoak garatzea, bertako herritarrekiko ezberdintasun sozial eta ekonomikorik eman ez dadin, arrazakeria eta diskriminazioa saihesteko. Hain zuzen, horixe da Usurbilgo Udaleko Aniztasuna Sailaren egiteko nagusia.

Honako hauek dira une honetan abian ditugun programak: