Albisteak

Merkataritza festa, dendek herriei egiten dieten ekarpenaren erakusgarri

2019·09·17

Merkataritza festa, dendek herriei egiten dieten ekarpenaren erakusgarri

Iaz bezala, Beterri Buruntzako bost udalerritako merkatari eta ostalari elkarteek bat egin dute tokiko merkataritza sustatu eta herrien eguneroko bizitzan duten garrantzia nabarmentzeko.

Aginagako ur sarea hobetzeko lanetan

2019·09·13

Aginagako ur sarea hobetzeko lanetan

Urtea amaitu baino lehen, nabarmen hobetuko da Aginagako ur sarea: udal brigada ari da obra egiten.

Ahalduntze ikastaroak: izena emateko epea, zabalik

2019·09·13

Ahalduntze ikastaroak: izena emateko epea, zabalik

Usurbilgo Parekidetasun sailak ahalduntze ikastaroak jarriko ditu martxan aurten ere. Udazkeneko ikastaroetarako izen-ematea zabaldu dute dagoeneko.

Askatasuna plazatik kale nagusira joateko pasabidea, berritze bidean

2019·09·13

Askatasuna plazatik kale nagusira joateko pasabidea, berritze bidean

Irantzu Lekue artista ari da pasabidea eraldatzen, bizilagunek hautatutako horma-irudi koloretsuarekin. Horrez gain, bestelako hobekuntza lanak ere egin dira: zorua eta sabaia berritzea eta pasabidea argiztatzea.

Bueltan dira Esperientzia Eskola eta oroimena lantzeko ikastaroa

2019·09·13

Bueltan dira Esperientzia Eskola eta oroimena lantzeko ikastaroa

Batean zein bestean izena emateko epea irekita dago, gizarte zerbitzuen bulegoan.

Usurbil Zabalik: programari buruzko informazio guztia, webgune bakarrean

2019·09·12

Usurbil Zabalik: programari buruzko informazio guztia, webgune bakarrean

Erdigunean hutsik dauden lokal komertzialak berreskuratzeko programa da Usurbil Zabalik: tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzea herriari bizitasuna emateko tresna ezinbestekoa da.

Bus taxia: irailetik aurrera, aldaketa txiki bat ohiko ordutegian

2019·09·09

Bus taxia: irailetik aurrera, aldaketa txiki bat ohiko ordutegian

Astelehenetik ostiralera, bost itzuli emango dizkio herriari bus taxiak, ohiko ordutegian, aldaketa txiki batekin: 13:00etakoa 13:30ean aterako da.

Auzolan Berri programa: dirulaguntzak eskualdeko enpresentzat, gozogintzako prestakuntza jaso duten langabeak kontratatzeko

2019·09·03

Auzolan Berri programa: dirulaguntzak eskualdeko enpresentzat, gozogintzako prestakuntza jaso duten langabeak kontratatzeko

Auzolan Berri programako “gozogintzako eta okintzako” prestakuntza jaso duten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak . Kontratuak izan behar du gutxienez 3 hilabetekoa eta %70eko lanaldikoa. Adibide gisa, 3 hilabeteko lanaldi osoko kontrataziorako dirulaguntza 2.500 eurokoa izango da.

Gidari-biltzailerako lan-poltsa handitzeko hautaketa prozesua hasi du Garbitaniak

2019·09·03

Gidari-biltzailerako lan-poltsa handitzeko hautaketa prozesua hasi du Garbitaniak

Garbitaniak lan poltsa bat argitaratu berri du gidari-biltzaileentzat, eta hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi duten herritarrek irailaren 13ra arteko epea dute izena emako. Honatx deialdi honen oinarriak:

Auzoetako Jaiak 2019

2019·07·26

Auzoetako Jaiak 2019

Zubietako Herri Jaiak, San Estebango Jaiak eta Atxegaldeko Jaiak