Albisteak

Gertuago.eus: herriko merkataritza eta zerbitzuak bultzatzeko bonuen sistema, herritarrentzako %20ko deskontuarekin

2020·06·03

Gertuago.eus: herriko merkataritza eta zerbitzuak bultzatzeko bonuen sistema, herritarrentzako %20ko deskontuarekin

Osasun krisiak ixtera behartu zituen herriko hainbat komertzio eta establezimendu, eta lehendik bizi zuten egoera larriagotu zuen. Osasun krisiak argi erakutsi du, batetik, erosketa seguruak egiteko giltza gertuko merkataritza dela, eta, bestetik, merkataritza eta zerbitzuak ixteak herria bizitzarik gabe uzten duela. Horrela jaio da Gertuago, Usurbilgo merkataritza eta zerbitzuak bultzatzeko plataforma: gertukoa eta segurua, Usurbil bizigarri bat bermatzeko tresna. Bihartik aurrera erosi ahal izango dira bonuak gertuago.eus webgunean.

Pepa Bojok tailer bat emango du ekainaren 19an eta 20an osasun krisiak eragindako emozioen inguruan

2020·06·02

Pepa Bojok tailer bat emango du ekainaren 19an eta 20an osasun krisiak eragindako emozioen inguruan

Hamalau lagunentzako tailerra antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak.

Oiardo Kiroldegia: erabilera baldintzak

2020·06·01

Oiardo Kiroldegia: erabilera baldintzak

Ekainaren 8an zabalduko dute gimnasioa, eta hilaren 15ean, igerilekua. Gimnasiorako hitzordua hartzeko aukera izango da ostegunetik aurrera.

Kalezarreko zaintzadun etxebizitzen auzunea eraikitzeko %50eko hobariak izango ditu Matiak

2020·05·30

Kalezarreko zaintzadun etxebizitzen auzunea eraikitzeko %50eko hobariak izango ditu Matiak

Matia Fundazioak udalbatzari eskatutako hobariak onartu dituzte maiatzeko osoko bilkuran.

Foru Funtsaren murrizketek sortu dute eztabaida maiatzeko osoko bilkuran

2020·05·29

Foru Funtsaren murrizketek sortu dute eztabaida maiatzeko osoko bilkuran

Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren inguruko bi mozio aurkeztu dituzte osoko bilkuran: EH Bildurena, batetik, eta EAJ eta PSE-EEk elkarrekin adostutakoa, bestetik. EH Bildurenak egin zuen aurrera.

Udal-eraikinen irekiera: mailakatua eta zita bidez

2020·05·29

Udal-eraikinen irekiera: mailakatua eta zita bidez

Hainbat udal-zerbitzu ematen hasiko dira ekainean: baldintza berrietara moldatuta egingo dute, zerbitzu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta eta segurtasun neurriak bermatuta.

Udalbatzako hiru alderdiek adierazpen instituzionala adostu dute Covid19ak eragindako osasun krisia dela eta

2020·05·28

Udalbatzako hiru alderdiek adierazpen instituzionala adostu dute Covid19ak eragindako osasun krisia dela eta

Gaitza gizarte osoan “modu globalean” izaten ari den eragina dela eta, bat eginda aurre egiteko beharra nabarmendu dute: “Inoiz baino gehiago, bat eginda egon behar dugu une honetan, pandemiaren hedapena galarazteko”.

Asteburuetan ere irekita izango da Garbigunea aurrerantzean

2020·05·25

Asteburuetan ere irekita izango da Garbigunea aurrerantzean

Orain arte, martxan jarria zen arren, asteburuetan itxita egon da. Ohi baino hamabost minutu beranduago ireki eta ohi baino hamabost minutu lehenago itxiko dute, garbiketa eta mantentze lanak egiteko.

Bigarren fasea: irizpideak

2020·05·25

Bigarren fasea: irizpideak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa konfinamendua arintzearen bigarren fasera pasatu dira. Albistean, EAEko Buletin Ofizialean argitaratutako irizpideak.