Albisteak

Festa ereduei buruzko hausnarketarako saioa, abenduaren 2an

2019·11·18

Festa ereduei buruzko hausnarketarako saioa, abenduaren 2an

Usurbilen ospatzen diren festez hausnartzeko bilera antolatu du Parekidetasun sailak eragileekin, eta Farapi kooperatibak gidatuko du saioa.

Hoteletan lan egiteko ikastaroan izena emateko epea zabaldu da

2019·11·13

Hoteletan lan egiteko ikastaroan izena emateko epea zabaldu da

Beterri-Buruntzako udalek antolatu dute hoteletan eta ostatu turistikoetan lan egiteko ikastaroa, enplegua lortzeko zailtasunak dituzten eskualdeko langabetuei zuzendua: hilaren 28an hasiko da. Ikastaroa amaitzean, hamar langile kontratatuko dira.

Herri-merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plana: herritarren eta merkatari eta ostalarien iritzi eta ekarpenak biltzen ari da Siadeco

2019·11·11

Herri-merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plana: herritarren eta merkatari eta ostalarien iritzi eta ekarpenak biltzen ari da Siadeco

Datozen bost urteetako ildo estrategikoak, helburuak eta egitekoak zehaztuko ditu planak. 600 inkesta egingo ditu Siadecok 16 urtetik gorako usurbildarren artean; horrez gain, partaidetza bilerak egingo ditu herritarrekin eta herriko eragileekin, baita aurrez aurreko elkarrizketak ere, ehun saltoki ingurutan.

Udalbatzak aho batez onartu du ‘Xua gurasoekin etxera’ herri-ekimenak aurkeztutako mozioa

2019·10·31

Udalbatzak aho batez onartu du ‘Xua gurasoekin etxera’ herri-ekimenak aurkeztutako mozioa

Jatorrizko mozio eskaera beste bat bazen ere, beste testu bat aurkeztu du plataformak, alderdi politiko guztien adostasuna lortze aldera. Halaxe hartu dute erabakia: aho batez.

Herritarren eta merkatarien ekarpenak jasotzen hasiko da Siadeco

2019·10·25

Herritarren eta merkatarien ekarpenak jasotzen hasiko da Siadeco

Usurbilgo herri-merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plan berezia eguneratzeko lanak abian dira dagoeneko: herritarrengana eta merkatari eta ostalariengana joko du Siadecok datozen asteetan, haien kontsumo ohiturak eta ekarpenak ezagutzeko helburuarekin.

Amianto hondakinak uzteko zerbitzua, Garberako garbigunean

2019·10·24

Amianto hondakinak uzteko zerbitzua, Garberako garbigunean

Printzipioz, hilean behin izango da amiantoko hondakinak uzteko aukera, eta azaroaren 4an jarriko dute martxan.

Ordenantza fiskalak jendaurrean, abenduaren 5era arte

2019·10·24

Ordenantza fiskalak jendaurrean, abenduaren 5era arte

2020. urterako ordenantza fiskalak onartu zituzten hasieraz urriaren 17ko ezohiko osoko bilkuran: atzo argitaratu zen GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Taxi bus zerbitzu berezia Santu Guztien egunerako

2019·10·22

Taxi bus zerbitzu berezia Santu Guztien egunerako

Zortzi joan-etorriko bidaia egingo ditu, orduerdiro, 10:00etatik 14:00etara.

Elkar ezagutza eta aitortza, elkarbizitza helburu

2019·10·21

Elkar ezagutza eta aitortza, elkarbizitza helburu

Azaroaren 7tik 9ra izango da 2019ko Mundualdia: Jon Maiaren hitzaldia eta Hezurbeltzak taldearen kontzertua izango dira, besteak beste. Migrazioak ohikoak dira munduan, baita Euskal Herrian zein Usurbilen ere. Herriko komunitate aniztasuna aztertu nahi du udalak, elkar ezagutu, aitortu eta guztien arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz.

Gurasotasun baimena parekatu, eta kostuak bere gain hartuko ditu Usurbilgo Udalak

2019·10·18

Gurasotasun baimena parekatu, eta kostuak bere gain hartuko ditu Usurbilgo Udalak

Usurbilgo Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioko puntu bat berritu zuten, gurasotasun baimenei dagokiena. Horrez gain, arlo ekonomikoari lotutako hainbat kontu landu ziren: 2020. urteko Usurbilgo Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioko puntu bat berritu zuten atzoko ezohiko osoko bilkuran, gurasotasun baimenei dagokiena, EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin; EAJ abstenitu egin zen. Horrez gain, azaroaren 10eko hauteskundeetako mahaikideak aukeratu zituzten eta arlo ekonomikoari lotutako hainbat kontu ere landu ziren.fiskalak hasieraz onartu zituzten, baita 2018ko kontu orokorrak ere; 2019ko ekainera bitarteko aurrekontu exekuzioaren berri eman zuten.