Eduki publikatzailea

LABek irabazi ditu Udaleko hauteskunde sindikalak

2019·05·03

LABek irabazi ditu Udaleko hauteskunde sindikalak

Gaur goizean izan dituzte Usurbilgo Udaleko langileek hauteskunde sindikalak, eta parte-hartzea handia izan da: langileen %72,7k eman dute botoa, hau da, 66 langileetatik 48k hartu dute parte. LABek 29 boto lortu ditu eta ELAk 14. Horrenbestez, LABek 3 ordezkari lortu ditu eta ELAk 2. Honako hauek osatuko dute langileen batzordea: Xanti Azurmendik, Josu Alkortak, Alex Udabek (LABeko ordezkariak), Mikel Balenziagak eta Joxe Cruz Lazkanok (azken bi hauek ELAkoak). Ordezkari guztiak gizonezkoak izango dira.

Xabier Arregi: “Mundu guztian eta mundu guztiak ontzat eta eredugarritzat jotzen duena, GHK-k debekatu egiten du”

2019·05·03

Xabier Arregi: “Mundu guztian eta mundu guztiak ontzat eta eredugarritzat jotzen duena, GHK-k debekatu egiten du”

Usurbilgo Udalak garatu nahi duen herri-konpostaren proiektua kudeaketa jasangarrian, ekonomia zirkularrean eta tokiko garapenean oinarritutakoa bada ere, GHK-k ez du onartu nahi. GHK-rentzat ez da egoki Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2109-2030 Planean aurreikusi gabeko azpiegitura handietatik aparte tratatzea hondakinak. Horregatik, Xabier Arregi alkateak salatu du GHK-k, nola edo hala, hondakin guztiak beren eskuetatik pasatzea nahi duela, “beraiek nahi erara kudea ditzaten”. Edonola ere, Usurbilgo Udalak herri-konposta sortzeko egitasmoari eutsi egiten dio, eta ingurumen-baimenak tramitatzen jarraituko du.

Harria Hitz ibilbidea inklusibo bihurtu dute, mugikorretarako aplikazio bati esker

2019·05·02

Harria Hitz ibilbidea inklusibo bihurtu dute, mugikorretarako aplikazio bati esker

AccessibleForAll enpresak emandako irisgarritasun-aholkularitzan oinarrituta, Elhuyar Fundazioak teknologia herritarren zerbitzura jarri eta pertsona orok bere kabuz egiteko moduko ibilbide bilakatu du Harria Hitz ibilbidea, horretarako mugikorretarako aplikazio bat garatuta. Usurbilgo Udalak sustatu eta diruz lagundu du egitasmoa, herritar orori bermatzeko kulturaz, aisialdiaz edota zerbitzu publikoez modu duinean gozatzeko duten eskubidea, inolako bazterketarik gabe. Erakundeon esanetan, egitasmo aitzindaria da, eta beste toki eta egoera batzuetarako ere erabilgarria da. Horregatik, inklusioaren bidean, deia egin dute aplikazio hau baliatzera.

2019rako dirulaguntzak onartu ditu udalak, behin-behinean

2019·04·24

2019rako dirulaguntzak onartu ditu udalak, behin-behinean

Kultura, kirola, ingurumena, nekazaritza eta gizartegintzako ze egitasmo edota ze talde diruz lagunduko duen eta zenbat diru emango dien erabaki du Udalak. Oraingoz, erabakia behin-behinekoa da. Atzo argitaratu zen ebazpena Gipuzkoako Buletin Ofizialean eta interesatuek 10 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, hots, maiatzaren 8ra arteko epea dute. Edonola ere, ia 172.000 euro banatu asmo du Udalak.

Santixebeletako egitarauaren diseinua egiteko eta Bertsopaper lehiaketak martxan jarri ditu Udalak

2019·04·09

Santixebeletako egitarauaren diseinua egiteko eta Bertsopaper lehiaketak martxan jarri ditu Udalak

Geroz eta gutxiago falta da Santixabeletarako, eta, azken urteotako bideari jarraiki, jaiei lotutako lehiaketak martxan jarri dituzte Udalak eta jai-batzordeak: egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa batetik, eta, XLIII. Santixabel Bertsopaper Lehiaketa, bestetik. Halaber, txupina nork bota proposatzeko epea ere zabaldu dute, eta maiatzaren 17an bukatuko da.

Zubietako Herri Batzarra hautatzeko hauteskundeak deitu dituzte Usurbil eta Donostiako udalek

2019·04·03

Zubietako Herri Batzarra hautatzeko hauteskundeak deitu dituzte Usurbil eta Donostiako udalek

Maiatzaren 26an, udal, foru eta Europako hauteskundeak izateaz gainera, Zubietako Herri Batzarra aukeratzeko hauteskundeak izango dituzte zubietarrek. Hain justu, gaur goizean egin dute hauteskunde-deialdia Donostia eta Usurbilgo udalek. Apirilaren 30etik maiatzaren 7ra bitarte izango da hautagaiak aurkezteko epea.

Beterri-Buruntzako Garapen Agentziaren sorreran parte hartuko du Usurbilgo Udalak

2019·03·28

Beterri-Buruntzako Garapen Agentziaren sorreran parte hartuko du Usurbilgo Udalak

Gaur arratsaldean Usurbilgo udalbatzak egindako osoko bilkuran aho batez erabaki dute Usurbilgo Udalak Beterri-Buruntza eskualdearen garapen sozioekonomikoa sustatzea helburu izango duen mankomunitate baten sorreran parte hartzea. 2017ko urtarrilean sinatu zuten eskualdeko sei udalek Beterri-Buruntza Udalak lankidetza-hitzarmena, eta orain arteko lan-ildoak eta programak kontsolidatuta, beste urrats bat egitea erabaki dute: Garapen Agentzia sortzea. 2020ean abiatu nahi dute.

Zubietako zerbitzuak modu eraginkorragoan kudeatzeko hiru erakundeen arteko hitzarmenari argi berdea emango dio Usurbilgo Udalak

2019·03·28

Zubietako zerbitzuak modu eraginkorragoan kudeatzeko hiru erakundeen arteko hitzarmenari argi berdea emango dio Usurbilgo Udalak

Zubietaren berezitasun administratiboak zerbitzuen kudeaketan (argiteria, uraren hornidura eta saneamendua, hondakinen bilketa, mugikortasuna eta abar) eragin izan dituen arazo eta deskoordinazioak konpondu eta zerbitzu publikoa optimizatzeko helburuz, hitzarmena sinatuko dute Donostiako Udalak, Usurbilgo Udalak eta Zubietako Herri Batzarrak. Donostiako Udaleko plenoak martxoaren 22an eman zion argi berdea, eta gaur gauza bera egin du Usurbilgoak. Beraz, hiru aldeek izenpetzea baino ez da falta. Hitzarmenaren ondorioz, Zubieta osoko hondakinak Usurbilgo Udalak bilduko ditu.

Ugartondoko obren ondorioz, martxoaren 26tik aurrera zirkulazioan aldaketak izango dira

2019·03·20

Ugartondoko obren ondorioz, martxoaren 26tik aurrera zirkulazioan aldaketak izango dira

Ugartondoko etxebizitzak eraikitzeko lanak hasi dituzte egunotan, eta obra honek eremu horretako zirkulazioa aldatzea ekarriko du. Hala, martxoaren 26tik aurrera, Pikaolatik herrigunerantz doan errepidea itxi egingo dute, eta, ondorioz, Ugarte baserriaren aurreko aldapa bi norabidekoa bihurtuko da. Zirkulazioa semaforo bidez erregulatuko da. Eremu horretako ibilgailuen joan-etorria arintzeko, herritarrei dei egiten zaie Troiako sarrera-irteerak, ahal den neurrian, saihesteko.

Martxoaren 27an Usurbil 0.0 programaren balantzea egiteko bilera deitu du Udalak

2019·03·20

Martxoaren 27an Usurbil 0.0 programaren balantzea egiteko bilera deitu du Udalak

Usurbilgo Udaleko Ingurumen Sailak bilera deitu du martxoaren 27rako, asteazkenarekin, Usurbil 0.0 programaren jarraipena egiteko. Bileran azken hilabeteotan egindako lanak laburbildu eta aurrera begirakoen inguruan hausnartuko da. Bilera irekia da, eta edonork du parte hartzeko aukera. Hain justu, 2018ko datuak esku artean ditu jada Ingurumen Sailak, eta 2018ak ere datu onak utzi ditu, bai gaikako bilketari dagokionez, bai hondakinen kalitateari dagokionez ere. %85ko gaikako bilketa lortu da, eta inpropioen maila %1,23koa baino ez da izan.

Desfribiladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu Udalak

2019·03·15

Desfribiladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroak antolatu ditu Udalak

Usurbilgo Udalak beste lau desfibriladore jarriko ditu Aginagan, Santuenean, Zubietan eta herriko kaxkoan, baina desfribiladoreak jartzea bezain garrantzitsua denez gailu horiek erabiltzen jakitea, erabileran trebatzeko ikastaroa eskainiko du DYAk. Ikastaroak irekiak dira, eta edozeinek har dezake parte. Ikastaroak martxoaren 25etik 29ra bitarte eskainiko dituzte, desfibriladoreak jarri dituzten tokietan.

Kalezarko etxebizitza zaintzadunen auzunea 2022rako martxan izatea espero dute Udalak eta Matiak

2019·03·14

Kalezarko etxebizitza zaintzadunen auzunea 2022rako martxan izatea espero dute Udalak eta Matiak

Usurbilgo Udalak hasieraz onartu du proiektuaren plan berezia, eta jendaurrean dago, herritarrek alegazioak egin ditzaten. Hori dela eta, Usurbilgo Udalak lansaio bat egin zuen atzo herritarrekin, proiektuaren nondik norakoak azaldu eta euren ekarpenak jasotzeko. Proiektuak usurbildarren interesa piztu du: Sutegiko aretoa lepo bete zen. 14 milioiko inbertsioa egingo da, eta obrak datorren urte hasieran hasi nahi dituzte.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du UEMAk aurten ere, udalekin eta erakunde publikoekin elkarlanean

2019·03·13

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du UEMAk aurten ere, udalekin eta erakunde publikoekin elkarlanean

Heldu da 2018ko errenta eta ondarea aitortzeko garaia eta, ohi bezala, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, bertako kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. Gaur egun herritarren gehiengo handi batek autolikidazio proposamena jasotzen duela kontuan hartuta, horri eman zaio aurten ere garrantzia. Usurbilgo datuei dagokionez, iaz 893 usurbildarrek egin zuten errenta aitorpena euskaraz. 9 urtetan bizkoiztu egin da kopurua.

Adinekoen auzune berriaren proiektua azaltzeko lansaioa egingo du Udalak, martxoaren 13an

2019·03·04

Adinekoen auzune berriaren proiektua azaltzeko lansaioa egingo du Udalak, martxoaren 13an

Usurbilgo Udalak hasieraz onartu du proiektuaren plan berezia, eta jendaurrean jarri dute, herritarrek alegazioak egin ditzaten. Hala, lansaio baterako deia egin du Udalak proiektuaren nondik norakoak azaldu eta herritarren ekarpenak jasotzeko: martxoaren 13an, asteazkena, 18:30ean, Sutegin.

Usurbilgo udalbatzak aho batez egin du bat greba feministarekin

2019·02·26

Usurbilgo udalbatzak aho batez egin du bat greba feministarekin

Gaur arratsaldean Usurbilgo udalbatzak egin duen ohiko bilkuran martxoaren 8rako Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu duen greba feministarekin bat egitea erabaki du. EHBilduk aurkeztu du erakunde adierazpena, eta gainerako alderdien babesa jaso du. Hala, emakumezko hautetsiei eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea erabaki dute eta herritarrei dei egin diete mobilizazioetan parte hartzeko.

Usurbilgo Udalak eta mugimendu feministak elkarretaratzera deitu dute biharko, asteburuan herrian gertatu den eraso sexista salatzeko

2019·02·25

Usurbilgo Udalak eta mugimendu feministak elkarretaratzera deitu dute biharko, asteburuan herrian gertatu den eraso sexista salatzeko

Asteburu honetan Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du Usurbilen, bikotekidea erasotzeagatik. Udalak gaur goizean bertan jarri du martxan genero-indarkeria kasuetarako indarrean duen protokoloa, emakumeari behar duen laguntza eta aholkularitza guztia emateko. Horrezaz gain, Udalak erasoa ozen salatu nahi du, eta, herriko mugimendu feministarekin batera, herritarrei dei egiten die bihar kalera ateratzeko eta plaza publikoan eraso sexistarik gabeko Usurbil nahi dugula aldarrikatzeko. Elkarretaratzea 19:00etan izango da, Mikel Laboa Plazan.

Inklusibitatea eta euskal kultura, biak batera Usurbilgo gune sozioekonomiko berrituan

2019·02·25

Inklusibitatea eta euskal kultura, biak batera Usurbilgo gune sozioekonomiko berrituan

Hutsik dagoen Usurbilgo Michelingo lurzoruan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak epe motzean, eta proiektu sozioekonomiko honen garrantzia eta izaera estrategikoa nabarmentzeko helburuz, agerraldi bateratua egin dute gaur goizean Gipuzkoako Diputazioak, Usurbilgo Udalak, Gureak-ek eta Elkarrek. Denek azpimarratu dute elkarlanaren balio erantsia, “aurrera egiteko” eredu izan daitekeelakoan. Bestalde, ostegun honetan usurbildarrei eta eskualdeko eragile ekonomikoei proiektua aurkezteko ekitaldia antolatu dute Sutegiko erakustaretoan.

Ugaldea industriagunea eraberritzeko bideari ekin diote poligonoko jabeek eta Udalak

2019·02·22

Ugaldea industriagunea eraberritzeko bideari ekin diote poligonoko jabeek eta Udalak

Usurbilgo Udalaren lehentasunen artean dago herriko jarduera sozio-ekonomikoa zaintzea eta sustatzea, eta horri begira beharrezkoa da, Xabier Arregi alkatearen esanetan, egungo industriaguneak eraberritzea. Legealdi honetan aparteko saiakera egin da Ugaldearekin, eta industriagunea zaharberritzeko helburuz, bertako hainbat jabek elkarte bat sortu berri dute: Ugaldea Poligonoko Elkartea. “Hastapenetan gaude, baina bide luze baten ezinbesteko urratsa egin dugu”, nabarmendu du Iker Beristain presidenteak.

Troiako tren-pasagunean barrerak jartzeko lanak hasi ditu ETS-k

2019·02·21

Troiako tren-pasagunean barrerak jartzeko lanak hasi ditu ETS-k

ETS Euskal Trenbide Sarea Troiako tren-pasabidean barrerak jartzeko lanean ari da egunotan. Tren-pasaguneetako segurtasuna bermatzea erakunde horri dagokio, eta bere kabuz ekin die lanoi. Horren aurrean Usurbilgo Udalak adierazi nahi du irtenbide hori ez dela bere gustukoa, proiektu orokorragoa lehenetsi baitu beti, hau da, edozein dela ere soluzioa, soluzio horrek oinezkoen eta bizikleten zirkulazio segurua eta egokia ahalbidetu behar duelako, bai N-634 errepidean, bai trenbidean, bai eta Ugaldea industriagunerako igarobidean. “Edonola ere, hobe barrerak jartzea, orain arte jarraitzea baino, izan ere, garrantzitsuena oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna da”.

Usurbilen hasiko dira aurtengo UEMAren gazte-topaketak

2019·02·20

Usurbilen hasiko dira aurtengo UEMAren gazte-topaketak

Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak aurkeztu ditu gaur UEMAk, Usurbilen egindako agerraldian. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu topaketa hauek UEMAk, Usurbilgo, Oiartzungo, Berako eta Arantzako udalen laguntzarekin. Ekainaren 26tik 30era izango dira topaketak, Usurbildik Arantzara, eta izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 31 arte