Albisteak

Azala Berriak duen edukia.

Xabier Arregi: “Argi dugu ezin duela berriz gertatu, eta neurri guztiak hartuko ditugu”

2017·11·21

Xabier Arregi: “Argi dugu ezin duela berriz gertatu, eta neurri guztiak hartuko ditugu”

Osasun Sailak baieztatu duenez, Erroizpeko urarekiko esposizioa izan da gastroenteritisa eragiteko arrisku-faktore nagusia azaroaren 13, 14 eta 15ean. Lehen zantzuak izan bezain pronto, azaroaren 16n bertan, Udalak Añarbeko ura jarri zuen, eta egunotan Añarbeko ura ere aztertzen aritu dira, kutsatuta ote zegoen jakiteko. Balioek ura edangarria dela ziurtatu dute, eta Udalak bertan behera utzi du iturriko ura ez edateko aholkua. Halakorik berriro ez gertatzeko, kontrol mekanismoak zorroztuko ditu Udalak, gainerako erakundeekin elkarlanean.

Usurbilgo ura edarrangarria dela ziurtatu du Osasun Sailak, eta, ondorioz, iturritik ura ez edateko aholkua bertan behera utzi du Udalak

2017·11·20

Usurbilgo ura edarrangarria dela ziurtatu du Osasun Sailak, eta, ondorioz, iturritik ura ez edateko aholkua bertan behera utzi du Udalak

Arratsaldean jaso ditu Udalak azterketa epidemiologikoen behin-betiko emaitzak, eta, txostenak dioenez, Usurbilgo ura edangarria da. Ondorioz, bertan behera utzi du Udalak, ostegunean, bando bidez, herritarrei emandako aholkua, alegia, iturritik urik ez edateko aholkua. Edozein kasu, bihar goizean egingo du Udalak agerraldi publikoa, eta hor emango ditu, Añarberekin batera, xehetasun guztiak.

Kiroldegia eraberritzeko hitzarmena sinatu dute Usurbilgo Udalak eta Foru Aldundiak

2017·11·20

Kiroldegia eraberritzeko hitzarmena sinatu dute Usurbilgo Udalak eta Foru Aldundiak

Kiroldegia berritzeko eta irisgarri egiteko proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du, eta gaur sinatu dute hitzarmena Xabier Arregi Usurbilgo alkateak eta Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak. Biek ala biek azpimarratu dute lan horien garrantzia, izan ere, herritar guztiek dute zerbitzu publikoez eta kirol instalakuntzez gozatzeko eskubidea, aukera berdintasunean.

Beterri-Buruntza udalak lan poltsa bat ireki du

2017·11·17

Beterri-Buruntza udalak lan poltsa bat ireki du

Enpresa, Ekintzailetza eta Gizarte enpleguko erdi mailako teknikari aldi baterako lanpostua betetzeko

Gastroenteritis kasuek behera egin badute ere, Udalak prebentzio neurriei eusten die, behin betiko emaitzak izan arte

Osasuna 2016·02·05

Gastroenteritis kasuek behera egin badute ere, Udalak prebentzio neurriei eusten die, behin betiko emaitzak izan arte

Gastroenteritisa zerk eragin duen aztertzen ari den lan taldeak gaur goizean bilera egin du, eta, behin betiko emaitzak astelehenerako espero dituzte. Gaixo kopuruak behera egin du nabarmen azken orduetan, eta badirudi okerrena pasatu dela. Edozein kasu, brotea zerk eragin duen argitu bitartean, Udalak eutsi egin die prebentzio neurriei, eta badaezpada ere, iturriko ura ez edateko aholkatzen die herritarrei.

Gastroenteritis brotea dela dela eta neurriak

2017·11·16

Gastroenteritis brotea dela dela eta neurriak

Ez-ohiko egoera bizi dugu egunotan herrian, gastroenteritis brotea dela-eta.

Usurbilgo Udala harremanetan dago Osakidetzarekin, gastroenteritis brotearen arrazoiak jakiteko

osasuna 2017·11·15

Usurbilgo Udala harremanetan dago Osakidetzarekin, gastroenteritis brotearen arrazoiak jakiteko

Osakidetzak Udalari igorritako txostenean esaten da astelehen eta asteartean 25 ume eta 50 heldu artatu ziztuztela osasun etxean, ohi baino askoz gehiago, eta lan talde bat sortu dute, brotearen jatorria zein den jakin ahal izateko. Edozein kasu, itxura guztien arabera, birus batek eragindakoa da, eta ez urak.

Aurrekontu-proposamena aurkeztu du udal gobernuak Ogasun Batzordean, eta ekarpenak jasotzeko epea zabaldu du

2018ko aurrekontuak 2017·11·14

Aurrekontu-proposamena aurkeztu du udal gobernuak Ogasun Batzordean, eta ekarpenak jasotzeko epea zabaldu du

2018ko aurrekontuak gobernu programa du oinarri, eta 11.311.000 eurokoa izango da. Ez dela dokumentu itxia adierazi du gobernuak; aitzitik, oposizioaren eta herritarren proposamenak eta ekarpenak jaso nahi ditu. Horretarako, azaroaren 20tik 23ra bitarte batzarrak deitu ditu auzo guztietan.

Arratzain eta hilerri arteko bidea moztu dute, trailer bat gurutzatuta geratzearen ondorioz

2016·11·11

Arratzain eta hilerri arteko bidea moztu dute, trailer bat gurutzatuta geratzearen ondorioz

Tona handiko kamioia Ollokiko borda inguruan trabatuta geratuta da, ez aurrera ez atzera, eta garabien laguntza beharko da handik atera ahal izateko. Luze joko duela diote udaltzainek, eta oraingoz ezin dute aurreratu noiz arte egongo den zati hori itxita. Ibilgailuak Zumitza eta Kalezar aldetik bideratzen hasi dira.

Udalak bilera egin du Aldundiarekin, Ugaldeako lanek herritarrei eragin ahal dizkien ondorioak gutxitzeko

Azpiegiturak 2017·11·09

Udalak bilera egin du Aldundiarekin, Ugaldeako lanek herritarrei eragin ahal dizkien ondorioak gutxitzeko

Aste honetan hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Ugaldea industriaguneko sarrera konpontzeko lanak, Udalari aurrez ezer esan gabe. Horren ondorioz, Udalak ezin izan die aurrez herritarrei jakinarazi lanek zirkulazioan nola eragingo duten. Halakorik berriz ez gertatzeko, bilera egin dute Udalak eta obra zuzendaritzak.