Eduki publikatzailea

Ekitaldiz lepo datoz Eguberriak

2017·12·14

Ekitaldiz lepo datoz Eguberriak

Eguberriak ate joka ditugu, eta gabon-usaina nonahi suma daiteke, dagoeneko: Olentzero, kaleen argiztapena, ekitaldien antolakuntza.... Ohi bezala, aurtengo Eguberrietan ere ekitaldi ugari daude, nagusiki, etxeko txiki eta gazteentzat. Hona hemen egitaraua:

Parte-hartze prozesuetako egitasmoek izango dute lehentasuna 2019ko aurrekontuetan

2018·12·05

Parte-hartze prozesuetako egitasmoek izango dute lehentasuna 2019ko aurrekontuetan

2019an Usurbilgo Udalak 12 milioi euro pasatxoko aurrekontua izango du, iaz baino 700.000 euro gehiago, eta, horrenbestez, inbertsioetarako, besteak beste, diru gehiago izango da. Egunotan herritarren ekarpenak jasotzen ari dira. Gaur, zehazki, Artzabalen izan dira herriko pentsionista eta adinekoei proposamena aurkezten, eta herritar dezente bertaratu dira. Abenduaren 20ko osoko bilkuran onartuko dituzte.

KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat

2018·11·29

KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0-16 urteko haur eta gazteentzat

Prest dago Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta Interneten, eta bihar bertan banatuko dute Udarregi Ikastolan eta Aginagako eta Zubietako eskola txikietan. Edonola ere, web orrian informazio eguneratua eta paperean baino askoz ere produktu gehiago topa daitezke. Izan ere, Durangoko Azokari begira argitaletxeek azkeneko orduan ateratzen dituzten berrikuntzak, epeengatik paperezko edizioan jaso ezin direnak, KATALOGOA.EUS webgunean aurki daitezke. KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea da, eta dagoeneko 6.000 produktu inguru biltzen ditu. Beraz, Eguberri hauetan opartiu euskaraz!

Usurbilgo Udalak abenduaren 3an jai eta 6ean ohi bezala lan egingo du

2018·11·28

Usurbilgo Udalak abenduaren 3an jai eta 6ean ohi bezala lan egingo du

Abenduaren 6an da Espainiako Konstituzioa onartu zeneko urteurrena, eta egun horretan euskal herritarrek ospatzeko ezer ez dutela iritzita, Usurbilgo Udalak ohi bezala lan egingo du. Haatik, abenduaren 3an, Euskararen Eguna izaki, jai egingo du, eta, ondorioz, ez du udal-zerbitzurik eskainiko.

2018·11·23

"Emakumeek egunero pairatzen dituzten askotariko indarkeria adierazpenekiko tolerantzia eta inbisibilizazio handia dago oraindik ere"

Azaroaren 25ean da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta hori dela eta, Usurbilgo udal-gobernuak adierazpen instituzionala kaleratu du. Indarkeria matxistaren gaineko datuak asaldatzeko modukoak direla eta gizarteak ezin duela egoera horretara ohitu ohartarazi du. Zentzu horretan, gogora ekarri du aurten 9 emakume hil dituela indarkeria matxistak eta egunero zortzi emakumek salatzen dituztela tratu txarrak. Horregatik, igande honetarako herriko emakume talde batek deitu duen elkarrretaratzearekin bat egin eta usurbildarrei parte hartzeko deia egin die. 12:30ean da elkarretaratzea, frontoian. Halaber, Udaleko Parekidetasun Sailak “Bakean dagoena bakean utzi!” antzezlana antolatu du biharko: 19:00etan, Sutegin.

Familia ezkutaketa jolasa antolatu du Zirimarak, iganderako

2018·11·20

Familia ezkutaketa jolasa antolatu du Zirimarak, iganderako

Datorren igandeko Erle Eguna girotu asmoz, Zirimarako hezitzaileek familia-plana dibertigarria antolatu dute. Helburua argia da: ondo pasatzea, familia giroan. Horretarako, ezkutaketa jolasa antolatu dute, eta herritar orok du parte hartzeko aukera. 11:30ean jarri dute hitzordua, frontoian, eta han emango dituzte jolasari buruzko oharrak.

2019ko aurrekontuen proposamena aurkeztuko die herritarrei udal-gobernuak, auzoz auzoko batzarretan

2018·11·09

2019ko aurrekontuen proposamena aurkeztuko die herritarrei udal-gobernuak, auzoz auzoko batzarretan

2019ko udal-aurrekontuak zirriborratzen ari da egunotan udal-gobernua, eta hurrengo egunetan oposizioari zein herritarrei aurkeztuko dizkie. Horretarako, batzarrak deitu ditu azaroaren 19tik 22ra bitarte, herriko auzo guztietan. Herritarren ekarpenak jaso eta auzoen egunerokoaz hitz egiteko baliatu nahi dituzte batzarrok.

Eskualdean enplegua sustatzeko helburuz, 41 kontratu egingo dira

GARAPEN EKONOMIKOA 2018·11·09

Eskualdean enplegua sustatzeko helburuz, 41 kontratu egingo dira

Lanbidek kaleratu duen “Tokiko enplegu ekintzak” deialdia baliatuz, Beterri-Buruntzako udalek proiektu ezberdinak jarriko dituzte martxan, eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz. Guztira 41 kontratu gauzatuko dira: batetik, eskualdeko udaletxeetan 22 kontratu egingo dira, eta, bestetik, eskualdeko enpresei diru-laguntzak emango zaizkie, eskualdeko 19 langabetu kontratatzeko. Guztietan lehentasuna izango dute emakumeek edota gizarte-bazterketa arriskuan dauden herritarrek.

Igandean hasiko da Neguko zinema

2018·10·31

Igandean hasiko da Neguko zinema

Usurbilgo Udaleko Kultura Sailak, Ziortza gazte elkartearekin elkarlanean, igandean hasiko du haurrei zuzendutako neguko zinema. Martxora bitartean, hileko lehen igandetan eskaini ohi da zinema, Sutegin. Igande honetan "Orm elurretako erresuman" filma eskainiko da.

Usurbil 0.0 jarraipen-batzordearen bilera azaroaren 14ean izango da

2018·10·31

Usurbil 0.0 jarraipen-batzordearen bilera azaroaren 14ean izango da

Usurbil 0.0 plangintzaren jarraipena egiteko bilera antolatu du Udalak azaroaren 14rako. Azken sei hilabeteotan egin diren urratsak zein hurrengo urterako aurreikusten diren ekimenen berri emango da bileran, eta, aldi berean, herritarren ekarpenak bildu nahi dira. Bestalde, atez ateko hondakinen bilketaren emaitzak kaleratu ditu Udalak, eta datuak bikaina izaten jarraitzen du: % 85ekoa da Usurbilgo gaikako bilketa.

Ordenantza fiskalak KPI-aren azpitik igotzea erabaki du udalbatzak, behin-behinean

2018·10·31

Ordenantza fiskalak KPI-aren azpitik igotzea erabaki du udalbatzak, behin-behinean

2019rako zerga ordenantza hasieraz onartu du Usurbilgo udalbatzak gehiengo osoz, atzo egindako osoko bilkuran. % 1,75ekoa izango da igoera orokorra, hau da, zergak eta tasak KAPI-aren azpitik igotzea proposatu du udal-gobernuak. Bestalde, 2019ko aurrekontuak zirriborratzen ari dira, eta azaroaren 19tik 22ra bitarte, auzoz auzo aurkeztuko dizkiete herritarrei, euren ekarpenak jasotzeko.

Usurbilgo Euskaraldia Batzordeak Ahobizi eta Belarriprest tailerrak antolatu ditu urriaren 24 eta 30erako

2018·10·19

Usurbilgo Euskaraldia Batzordeak Ahobizi eta Belarriprest tailerrak antolatu ditu urriaren 24 eta 30erako

Usurbilgo Euskaraldia Batzordeak Ahobizi eta Belarriprest tailerrak antolatu ditu urriaren 24 eta 30erako. Ekimen honekin Ahobiziak eta Belarriprestak prestatu nahi dira. Bi tailerrak Potxoenean izango dira, 18:00etatik aurrera.

Taxi Bus zerbitzu berezia jarriko du Udalak azaroaren 1ean, hilerrira igotzeko

2018·10·18

Taxi Bus zerbitzu berezia jarriko du Udalak azaroaren 1ean, hilerrira igotzeko

Santu Guztien Egunean, azaroaren 1ean, Usurbilgo Udalak Taxi Bus zerbitzu berezia jarriko du, hilerrira igo edota hilerritik jaisteko. 10:00etatik 14:00etara bitarte, joan-etorrian ibiliko da Taxi Busa, eta zerbitzua doakoa izango da. San Inazioko autobus-geltokitik irtengo da.

Gureak eta Elkar enpresek Usurbilen kokatuko dituzte euren jarduera nagusiak

2018·10·17

Gureak eta Elkar enpresek Usurbilen kokatuko dituzte euren jarduera nagusiak

Hutsik dagoen Michelingo lurzoruan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak, eta egitasmo horri bide ematen dion hirigintza-hitzarmena izenpetu dute gaur goizean Usurbilgo Udalak, Michelinek, Gureak-ek eta Elkar Fundazioak. Xabier Arregi alkateak proiektuaren dimentsioa nabarmendu du: “Inguru degradatu bat oso modu duinean eraberritzera goaz, hirigintza moderno eta jasangarriaren irizpideak aplikatuz”. Gainera, 950 lanpostu inguru birkokatuko dira. Lau erakundeon artean izan den elkarlana goraipatu dute guztiek.

Jatorri aniztasuna, plazara

2018·10·11

Jatorri aniztasuna, plazara

Urriaren 20ean ospatuko da Mundualdia jaialdia, Usurbilek pilatzen duen kultura-aniztasuna herriko plazan biltzeko asmoz. Izan ere, Usurbilgo udal-ordezkariek argi dute: “Kultura-aniztasuna, elkar errespetua eta elkar aitortza gure herriaren ikur bihurtu nahi ditugu. Ikur ez ezik, gure eguneroko jardun. Aniztasunak aberastasuna baitakar gure herrira; ez, ordea, mehatxua”. Horretarako bokazioa du Mundualdiak.

Buruntzaldea oinez ezagutzeko ekimena

2018·10·11

Buruntzaldea oinez ezagutzeko ekimena

Urriaren 21ean izango da, igandearekin, Buruntzaldeko Ibilbideen eguna. Aurtengoa 11. edizioa da, eta 6 ibilbide egiteko aukera eskaini dute, horietako bat, 27 kilometrokoa. Ekimen honetan, jarduera fisikoa egiteaz gainera, Buruntzaldea eta bere ingurune naturala ezagutzeko parada paregabea eskaintzen da. Herri bakoitzean kontrolerako gune bat egongo da, argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.

Urriaren 16an jarriko da martxan Sexu Aholkularitzarako gunea

2018·10·10

Urriaren 16an jarriko da martxan Sexu Aholkularitzarako gunea

Sexune taldeak jarraituko du Usurbilgo Udaleko Sexu Aholkularitzarako gunea kudeatzen, eta, hain justu, urriaren 16an jarriko da martxan, berriz ere. Elena Jimenez sexologa da arduraduna. Zerbitzu horren bidez, herritarrei informazio eta formazio sexologikoa eskaintzen zaie, bai bakarka bai bikoteka. Astearte arratsaldetan egoten da zabalik, eta zita aldez aurretik eskatu behar da. Doako zerbitzua da.

Txirinbolon agertu diren mehatxuak gaitzetsi ditu udal-gobernuak

2018·09·24

Txirinbolon agertu diren mehatxuak gaitzetsi ditu udal-gobernuak

Txirinboloko dendan egin dituzten margoketak direla eta, ezer baino lehen, udal-gobernuak babesa adierazi nahi dio Txirinbolo dendako jabeari eta haren senideei, euren dendan azaldu diren mehatxuengatik, eta beharrezko laguntza eskaini dio. "Halako erasoak onartezinak direla argi dugu eta tokiz kanpo daude", nabarmendu du udal-gobernuak.

Zubietako Herri Batzarra: “Txanpon batzuen truke, Zubieta saltzen ari dira”.

2018·09·25

Zubietako Herri Batzarra: “Txanpon batzuen truke, Zubieta saltzen ari dira”.

Eneko Goia Donostiako alkateak Loiolako kuartel militarra Zubietara lekualdatzeko asmoa azaldu duela-eta, EHBilduk egitasmo horren aurkako mozioa aurkeztu du gaurko osoko bilkuran. Mozioak aurrera egin du EHBilduren aldeko botoekin; EAJko eta PSEko zinegotziek abstentziora jo dute. Ika-mika bizia izan da alderdien artean, eta Zubietako Herri Batzarreko kideak osoko bilkurara bertaratu dira: “Gutxienik, gure iritzia entzuteko eskatzen dugu”.

Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala Usurbilen jokatuko da larunbatean

2018·09·24

Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala Usurbilen jokatuko da larunbatean

Afaltzera gerturatuko diren herritarren artean erabakiko da zein izango den 2018ko Euskal Herriko Txapelketa herrikoiaren txapelduna eta finalistak zein izan diren. Finala larunbatean, irailaren 29an izango da Usurbilgo Frontoian iluntzeko 20:00etan eta txartelak oraindik ere salgai daude Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean eta Usurbilen Txiriboga, Bordatxo, Alkartasuna, Artzabal eta Astiazaranen irailaren 28ra bitartean.