Albisteak

EH Bilduk eta EAJk adierazpen instituzional bat adostu dute Kataluniako ‘Procés’-aren sententziaren harira

2019·10·16

EH Bilduk eta EAJk adierazpen instituzional bat adostu dute Kataluniako ‘Procés’-aren sententziaren harira

Ostiralean, 12:00etan, elkarretaratzea egingo du Usurbilgo Udalak: EH Bilduk eta EAJk adostutako adierazpena irakurriko dute.

Ttipi-Ttapa programaren onurak, ikerketa kualitatibo batean

2019·10·14

Ttipi-Ttapa programaren onurak, ikerketa kualitatibo batean

2012. eta 2017. urteen artean egin zuten ikerketa, eta horren emaitzak aurkeztuko dituzte asteazkenean Artzabalen, 11:00etan.

‘Mugiment’ zerbitzua jarriko du martxan Usurbilgo Udalak, jarduera fisikoari buruzko aholkularitza zerbitzua

2019·10·14

‘Mugiment’ zerbitzua jarriko du martxan Usurbilgo Udalak, jarduera fisikoari buruzko aholkularitza zerbitzua

Mugiment aholkularitza zerbitzua jarriko dute martxan asteazkenean Usurbilgo anbulatorioan, ‘Usurbil Suspertu’ lelopean: pertsona ez aktiboei zuzendutako programa da, zein ariketa eta nola egin aholku emango diena.

Askotariko lanetarako hamabi kontratu egingo dira Beterri-Buruntzako udaletan

2019·10·10

Askotariko lanetarako hamabi kontratu egingo dira Beterri-Buruntzako udaletan

Eusko Jaurlaritzaren 2019ko Tokiko Enplegu Planaren dirulaguntzen bidez egin ahal izango dituzte kontratazioak: 'lanbide.eus' -en argitaratuta dago lan eskaintza, eta horren bidez izena eman ahal izango dute interesa dutenek.

Aginagako jubilatuen egoitzako taberna kudeatzeko esleipena, abian

2019·10·08

Aginagako jubilatuen egoitzako taberna kudeatzeko esleipena, abian

Gaur argitaratu berri ditu esleipena arautzen duten pleguak udalaren webgunean: bihartik aurrera izango da izena emateko aukera, urriaren 23ra bitartean. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, eta urtez urte berritzeko aukera izango da, gehienez ere lau urtera arte. Gutxieneko kanona, hilekoa, 25 eurokoa izango da.

Euskaraldiarekin bat egin du Usurbilek

2019·10·08

Euskaraldiarekin bat egin du Usurbilek

Herritarrak Euskaraldia prestatzeko lanetan parte hartzera animatu dituzte. Izan ere, boluntarioen sarea indartu nahi dute orain: lau taldetan banatu dituzte lanak.

Buruntzaldeko Ibilbideen 12. Eguna egingo dute hilaren 13an

2019·10·04

Buruntzaldeko Ibilbideen 12. Eguna egingo dute hilaren 13an

Bost ibilbide izango dira aukeran, inguru hurbileko paisaiez gozatuz kirola egiteko: 08:00etatik 14:00etara izango da.

Parte-hartze prozesu bat abiatuko du udalak Txokoalden, auzoko bizitza hobetzeko asmoz

2019·10·04

Parte-hartze prozesu bat abiatuko du udalak Txokoalden, auzoko bizitza hobetzeko asmoz

Auzoaren beharrak mahai gainean jarri eta har daitezkeen neurriez jardungo dute: behar horiek asetzeko gako izan daiteke Akerra gaztetxea dagoen udal eraikina. Hura berregokitzea dute xede.

Legealdiko Plana osatzeko prozesua abiatu du udal gobernuak

2019·10·03

Legealdiko Plana osatzeko prozesua abiatu du udal gobernuak

Hautets-programa herri-mandatutzat hartu, eta horretan oinarrituko da Usurbilgo Udala legealdiko bide orria egiteko: hau da, lau urterako zereginak dokumentu batean antolatuko ditu, udaleko langile, teknikari zein politikariek lanerako erreferentzia gisa izan dezaten. Oposizioko kideak ere parte hartzera gonbidatu ditu udal gobernuak.

Usurbilgo herri-merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plan berezia eguneratuko da datozen hilabeteetan

2019·10·03

Usurbilgo herri-merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plan berezia eguneratuko da datozen hilabeteetan

Legegintzaldi berrian, lehenengoz bildu da gaur merkataritza mahaia. Hainbat gai izan dituzte hizketagai, eta horietako bat izan da Usurbilgo herri-merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko plan bereziaren eguneraketa: tokiko garapena bere osotasunean kontuan hartuta osatu nahi dute plana, besteak beste, Usurbilgo Udalak eta Hurbilagok, Siadeco ikerketa elkarteak gidatuta.