Agenda
22 ABE 31 ABE
Ohi bezala, ekitaldiz lepo dator abendua ere! Hona hemen agenda:
17 ABE
Eguberriak direla eta, abenduaren 20ean izango da, ostegunarekin, osoko bilkura, ohi bezala, 18:00etan. Hona hemen gai-ordena: 1.- Aurreko akten onespena: * 2018/09/25eko ohiko bilkurako akta. * 2018/10/30eko ohiko bilkurako akta. 2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2018ko urriaren 22tik abenduaren 7ra (2018/1271-2018/1536). 3.- 2019ko Aurrekontuak hasieraz onartzea. 4.- 2019ko Lanpostuen Zerrenda onartzea. 5.- 2019ko Plantilla Organikoa hasieraz onartzea. 6.- HAASetako A-107 (Iartza) Eremuko H.E.U. 107-11 exekuzio unitateari dagokion XehetasunAzterketaren aldaketa behin betikoz onartzea. 7.- HAASetako A-39 (Markesaenea) eta A-49 (Langaldea) eremuetako ezaugarrien fitxaren aldaketa puntuala. 8.- Buruntzaldean bazterkeriako arrisku egoeran dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuak emateko hitzarmena onartzea. 9.- Buruntzaldean bazterkeriako arrisku egoeran dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzuaren arautegia hasieraz onartzea. 10.- Beterri-Buruntza eskualdean bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako gizarteratze eta laneratze programaren zerbitzua emateko hitzarmena onartzea. 11.- Usurbilgo Udalaren VI. Plangintzaldirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2018-2022) onartzea. 12.- Galdera-eskaerak.
16 ABE
Sagarraren bihotza, sagardoaren kultura
Sagardo leihaketa herrikoia
2 ABE 3 ABE
Herriko batzordeak amaiera-jaialdi bikaina antolatu du. Igande arratsaldean herriko ahobizi eta belarriprest guztiekin argazki erraldoia atera nahi dute. Zatoz!
1 ABE
Azala
Abenduaren 1ean, Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenean, Harria Hitz ibilbidea egiteko beste aukera bat izango da. Urteko azken bisita berezia izango da, izan ere, oraingo honetan, Eli Pagola bertsolaria eta Unai Gaztelumendi marrazkilaria izango ditu bidelagun. Ohiko azalpenez gain, bat-bateko bertsoak eta ilustrazioak egingo dituzte. Goiz-pasa ederra egiteko aukera bikaina, beraz, 10:00etatik aurrera, Usurbilera gerturatzen direnentzat. Aurrez eman behar da izena: 688 818 017 / info@kultour.pro
24 AZA
Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-eta, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak “Bakean dagoena bakean utzi!” antzezlana antolatu du larunbaterako, Sutegiko auditorioan. Antzezleak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena dira. Zehaztasunak: “Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da. “Euskalduntze” kontzeptua bera protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea. “Bakean dagoenari bakean utzi” ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!”. Sarrera doan izango da.
23 AZA
Ostiral honetan hasiko da Euskaraldia, eta horren karietara, hainbat ekitaldi antolatu ditu Usurbilgo Batzordeak.
14 AZA 30 AZA
Ohi bezala, bete-betea dator azaroko agenda. Hemen duzue ikusgai: