Albisteak

Atzealdea

Zubietako saneamendu sarea eta Lasarte-Oria/Usurbilgo interzeptorea lotzeko obrak egingo dira

Lau hilabeteren buruan obrak amaituta izatea aurreikusten dute udal arduradunek. 340.000 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta Añarbe Urak S.A.k bere gain hartuko du gastua.

2016·07·12


Uztailaren 18ko astean hasiko dira Lasarte-Oria eta Usurbilgo kolektore nagusiaren eta Zubietako saneamenduaren arteko loturaren eta Hondakin uren ponpalekuaren proiektua egikaritzeko obrak.

Obra horien helburua izango da, alde batetik, gaur egun Zubietan ubidera isurketak egiten diren gunearen alboan, hain zuzen Aliriko zubia eta Zerrategiaren arteko lur saillean, Hondakin Uren ponpalekua eraikitzea. Bestetik, egun Añarbek kudeatzen duen Lasarte-Oria eta Usurbilgo interzeptorearekin lotura egingo da Zubietako saneamendu sarean kolektore berri baten bidez.

Lan hauekin, ZUBIETAKO ur zikin gehienak jaso eta Loiolako araztegira bideratuko dira.

Obralanen aurrekontua guztira 340.000 € ingurukoa izango da eta, Añarbeko Urak S.A.k bere gain hartuko ditu. Urbycolan, S.L. enpresa hautatu da lanak egiteko, eta lau hilabeteren buruan, azaroaren amaieran, obrak amaituta izatea espero da.