Albisteak

Atzealdea

Ziortzako kanpaldiaz, Udaleko gobernu taldearen gutuna

Eztabaidaren harira, Udaleko gobernu taldeak hurrengoa adierazi nahi du:

2016·02·05


Ziortzak urtero antolatzen duen udako kanpaldiak zeresan handia eman du azken asteotan. Kanpaldi horretarako izen-ematean berdintasun-irizpideak betetzen ote ziren, horixe izan da eztabaidagai nagusia. Eta, horri lotuta, ea udalaren diru-laguntzak eman beharrekoak ziren ala ez. Azkenean, aurre-matrikulatutako gaztetxo guztiei bidali zaie kanpaldian izena emateko gutuna. Horrek, praktikan, gainditu egiten du eztabaida.

Gertatutakoaren harira, honakoa adierazi nahi dugu:

- Ziortzaren jarduna eta lana gogotik baloratzen dugu. Jabetzen gara zer ekarpen egiten duen gazteei begirako herrigintzan. Lan horren aitortza egiten dugu, eta aurrerantzean ere lan horri sostengua emateko borondate osoa daukagu.

- Hain zuzen ere, horrelakorik berriro gerta ez dadin, irailetik bertatik Ziortzarekin elkarrizketan aritzeko konpromisoa hartzen dugu.

- Aurtengo kanpaldiari dagokionez, udalak eman du dagoeneko diru-laguntza eta, haur kopuru handiak eragin ditzakeen zailtasunei aurre egiteko, prest gaude laguntzeko, azpiegiturak eta baliabideak eskainiz.

- Goraipatzekoa eta aintzat hartzekoa iruditzen zaigu Ziortzako begirale taldearen heldutasuna eta jarrera. Tirabirei gailentzen utzi gabe, konponbidearen alde egin, eta adostasuna lehenetsi dute. Horixe da, izan ere, gure haur eta gaztetxoei eman diezaiekegun leziorik ederrena, eta horregatik da oso estimatzekoa izandako jokabidea.

 

Usurbilgo udaleko gobernu-taldea