Albisteak
Atzealdea

Zergen eta tasen ordainketarekin malgutasunez jokatuko du udalak

Hiru zerga handienak ordaintzeko epeak automatikoki luzatuko dira, larrialdi egoerak irauten duen beste: ibilgailuen zerga, IBIa eta ekonomia jardueren zerga.

2020·04·01


Zerga eta tasen ordainketa urte guztian egiten da, baina bakoitzak bere epealdia izaten du. Alarma egoerak eta konfinamenduak ezohiko testuinguru bat sortu dute, eta, horregatik, zergak eta tasak ordaintzeko arazoak izan ditzaketen herritarrekin malgutasunez jokatuko du udalak. Horrez gain, hiru zerga handienak ordaintzeko epeak automatikoki luzatuko dira, larrialdi egoerak irauten duen beste: ibilgailuen zerga, IBIa eta ekonomia jardueren zerga).

Konfinamendu garaian hartutako neurri ekonomikoetako bat da zergen eta tasen ordainketena. Horrez gain, udalak azpikontratatutako zerbitzuak ez etetea erabaki zuen, zerbitzuak bizirik mantentzeko aukera dagoen bitartean. Zerbitzuak beste era batera bermatzeko aukera duten kasuetan, bizirik jarraituko du kontratuak, eta beste era batera bermatzerik ez dagoen kasuetan, behin-behinean etengo dira kontratuak, baina enpresekin negoziatuko du udalak, langileak babesteko helburuarekin.

Herritarrei begira, batetik, elikadura bermatzeko dirulaguntzak jarri zituen martxan udalak, alarma egoerak irauten duen bitartean eskatu ahal izango dira, behar beste alditan. Bestetik, konfinamenduagatik edo alarma egoeragatik emango ez den zerbitzurik ez zaie kobratuko: haur eskola eta kiroldegia kasu (abonamenduak zein ikastaroak).