Albisteak

Atzealdea

Yves Rechsteinerren kontzertua Salbatore Elizan

Musika Hamabostaldiaren 78. edizioaren baitan

2017·08·06


Musika Hamabostaldiaren 78. edizioaren baitan antolatu den Organo Zikloko kontzertuetako bat Usurbilen izango da: Abuztuaren 6an, arratsaldeko 20:00etan Salbatore Elizan. Yves Rechsteinerrek eskainiko dizkigun Berlioz, Franck, Saint-Saëns eta Oidor-en obrez gozatzeko aukera izango da. Musika frantsesaren errepertorio askotarikoaren bitartez, Usurbilgo Mutin/Cavaillé-Coll organoaren ezaugarri tinbrikoak nabarmenduko dira. Usurbilgo Udalak babestuko duen kontzerturako sarrera doakoa izango da. Informazio gehiago:quincenamusical.eus