Albisteak

Atzealdea

XII. Soinurbil musika astea Martxoaren 1etik 6ra ospatuko da

Hamabigarren urtez, Usurbilgo Udalak Zumarte Udal Musika Eskolarekin elkarlanean eta Kutxabank eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Soinurbil musika astea ospatuko du Martxoaren 1etik 6ra bitartean

2016·02·23


Asteartetik igandera, hainbat emanaldi egingo dira Usurbilen eta Tolosan, bertako musika eskolarekin eta Lezoko Musika Banda Txistulari taldearekin ere trukeak eginez.

Honenbestez, honakoa da egitaraua:

  • Martxoaren lehenean, asteartea, Sutegiko Kultur Etxeko auditoriumean, 18:30etan, Xabier Lizasoren Izeba Tekla ikuskizuna.
  • Martxoaren 2an, asteazkena, Salbatore Elizan, organo kontzertua, 18:00etan eta 19:00etan.
  • Martxoaren 3an, osteguna, Sutegiko Kultur Etxeko auditoriumean, Tolosako Musika Eskolarekin trukaketa.
  • Martxoaren 4an, ostirala, Usurbilgo kaleetan, Euskorleans taldearen emanaldia, 20:00etan.
  • Martxoaren 5ean, larunbata, Salbatore Elizan, Orfeoi-txiki abesbatzaren kontzertua, 17:00etan.
  • Martxoaren 6an, igandea, Lezoko Musika Banda, Txistulari taldea eta Usurbilgo Txistulariak kalean arituko dira 11:30etan eta frontoian 12:30etan. Aldiz, Zumarteko ikasleek Tolosan emanaldia egingo dute, bertako kultur etxean, bi musika eskolen arteko trukearen baitan.