Albisteak

Atzealdea

Usurbilgo ura edarrangarria dela ziurtatu du Osasun Sailak, eta, ondorioz, iturritik ura ez edateko aholkua bertan behera utzi du Udalak

Arratsaldean jaso ditu Udalak azterketa epidemiologikoen behin-betiko emaitzak, eta, txostenak dioenez, Usurbilgo ura edangarria da. Ondorioz, bertan behera utzi du Udalak, ostegunean, bando bidez, herritarrei emandako aholkua, alegia, iturritik urik ez edateko aholkua. Edozein kasu, bihar goizean egingo du Udalak agerraldi publikoa, eta hor emango ditu, Añarberekin batera, xehetasun guztiak.

2017·11·20


Gaur arratsaldean eskuratu du Udalak gastroenteritis brotea dela-eta Osasun Sailak egin duen azken txostena, eta han argi esaten da, egunotan han-hemenka egin diren azterketa epidemiologikoen emaitzak aintzat hartuz, herriko ura edangarria dela. Ondorioz, Udalak bertan behera utzi du iturriko urik ez edateko ostegunean, nado bidez, emandako aholkua. Edozein kasu, bihar Udalak, Añarbeko zuzendari-gerentearekin batera, agerraldi publikoa egingo du, aste honetako gorabehera guztien berri emateko, eta gastroenteritisa zerk eragin duen argitzeko.