Eduki publikatzailea
Atzealdea

Usurbilgo Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu dute, 2018-2022 aldirako

Aho batez onartu zen atzo arratsaldeko osoko bilkuran Udalaren barruan euskararen erabilera normalizatzeko VI. Plangintza, 2018-2022 aldiari dagokiona. Euskara Planaren helburu nagusia da Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, bai zerbitzu-hizkuntza bai lan-hizkuntza modura, herritarren hizkuntz eskubideak bermatzeko helburuz.

2018·12·21


Euskaraldia igaro berritan, udalaren barruan euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu du Usurbilgo Udalak. Atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran aztertu zen gaia eta aho batez onartu. VI. Plangintzaldia da, 2018-2022 aldiari dagokiona. Hala, 2018ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31 arte iraungo du. Euskara Planaren helburu nagusia da Udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izan dadin, eta, era berean, herritarren hizkuntz eskubideak bermatu ahal izateko. Helburu hori lortzeko, hiru lan-ildo nagusi jaso ditu plangintzak. Batetik, herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu-hizkuntza izan dadin bermatzea, beti ere herritarren hizkuntz eskubideak errespetatuz. Bigarrenik, euskara beste administrazioekiko harremanetarako hizkuntza izan dadin bermatzea. Eta, azkenik, euskara administrazio barruko lan-hizkuntza izan dadin bermatzea.

Alaitz Azipurua Euskara-zinegotziak aipatu zuenez, plangintza taxutu aitzin, euskarak Udalean duen egoerari buruzko azterketa egin zen UEMAko teknikariekin batera, eta, diagnostiko horretan oinarrituz osatu da datozen lau urterako plangintzaldia.

Hona hemen plana: