Albisteak

Atzealdea

Usurbilgo Udalak zigor espedientea ireki dio Ucin-i

Usurbilgo Udalak Hirigintza zigor espediente bat ireki dio herrian kokatuta dagoen Ucin enpresari. Egoera konpontzeko saiakera jarraituek ez dute fruiturik eman.

2017·06·22


“Jakitun gara enpresa honen ke isurketek herrian sortzen duten kezkaz, eta legealdi honetan ere beraiekin harremanetan izan gara problematika horri irtenbidea bilatu nahian. Duela bi urte labe berria jarri behar izan zuten udalaren eskaera jarraituen ostean, eta tarte honetan gure asmoa izan da labe zaharra behin betiko ixtea eta ke-erauzgailu berria jartzea. Negoziaketa luzeak izan ditugu beraiekin, bolada batean hitz onak ere bai, baina aurrerapausurik ez dagoela ikusita, elkarrizketak eten egin dira. Behin eta berriz ari gara egoeraren larritasunaz ohartarazten Eusko Jaurlaritza, beren interbentzioa eskatzen eta gure inplikazioa eta laguntza eskaintzen. Bien bitartean hirigintza arloko zigor-espedientea irekitzea erabaki dugu”, azaldu du Xabier Arregi alkateak.