Albisteak

Atzealdea

Usurbilgo udalak betekizun maila altua lortu du 2016ko Aurrekontuetan

Udalak daukan zorpetze maila baxuak Zumarte Musika Eskola berriaren finantzaziorako bide ezberdinak bilatzeko aukera irekitzen du.

2017·05·02


Usurbilgo Udalak 2016. urteko Aurrekontuen Likidazioa onartu du martxoak 31an eta beraien berri eman du apirilaren 25ean ospatutako plenoan. Iazko kontuen Sarrerak %96an bete dira, eta gastuak, berriz, %89an. Honek ejekuzioan 747.000 euro positiboan ekarri ditu, eta hauetatik 546.000 euro inkorporatuko dira. Beraz, guztira, 227.000 euro pasako dira Gerakin edo Poltsa Orokorrera. Behin 2016ko emaitzak onartuta, eta Udalak azken urteetan izan duen kudeaketa egokia ikusita, Zumarte Musika Eskolako obrak finantzatzeko aukera ezberdinei atea irekitzen zaizkio.

“2016ko aurrekontuak aurkeztu genituenean zuhurtziaz egindako aurrekontuak aurkezten genituela nabarmendu genuen. Zentzu horretan, eta kontu horien Itxiera egin ostean, esan dezakegu zuhurtziaz egindako aurrekontuak gauzatze egokia izan duela”, nabarmendu du Alaitz Aizpurua ogasun zinegotziak

Zorpetze maila “baxua”

Behin betebehar guztiak kontutan izan ondoren (kobraezinak, Kupoaren erreserbak, Zubiaren obligazioak, txertakuntzak, ...) Udalak 1.150.000 euroko gerakina izango du aurrerantzean.

Horrekin batera, udal ordezkariek nabarmendu dute Udalaren zorpetze maila baxua dela, %7,83koa . 2017ko abenduak 31an, Udalak 820.835 euroko zor bizia izango du. Egoera honek ere ez ohiko proiektu eta inbertsioak finantzatzeko aukerak dituela adierazten du.