Albisteak

Atzealdea

Usurbilgo Udala hilerri zaharra hustutzeko prozesua hastera doa

Familiek beraien senideen gorpuz-ondarrak berreskuratzeko 3 hilabeteko epea irekiko du Udalak. Berreskuratzen ez direnak, hilerri berrian sortuko den 'Errautsen Parkea'n utziko dira modu anonimo batean.

2017·02·14


Hilerri berria handitzera doa Udala. Egungo gane berdearen ondoan, espazio berri bat sortuko da Errautsen Parkea izenpean. Bertan, hilerri zaharreko eta etorkizuneko usurbildarrak modu anonimoan uztea ahalbidetuko da.

Espazio berri horrek hileta zibilak era irekian egiteko aukera ere izango du. Orotara, handitze obrek 120.000 euroko aurrekontua izango dute eta aurten bertan amaituta izango dira.

Hilerri berriaren handitzeak zer ikusi zuzena du hilerri zaharraren itxiera prozesuarekin. Batez ere, familiartekoek eskatzen ez dituzten usurbildarren azken hilobia izango delako. Gorputz onda horiek Udalaren gain geldituko dira eta erraustu ondoren parke berrian utziko dira.

Azaroaren 30ean, itxiera

Hilerri zaharra, berriz, behin betiko itxiko da, eta bertan dauden gorpuz-ondarrak ateratzeko prozesua irekiko da datozen egunetan. Izan ere, azken hamabost urteetan ez da gorpuzkin berririk sartu, eta aurtengo azaroaren 30ean behin betiko ixtea aurreikusten du udalak.

Herritarrek, familiartekoen gorpuz-ondarrak berreskuratu eta beraien kabuz kudeatu nahi dituzten kasuetan, eskaerak egin ahal izango dituzte hiru hilabetetako epean.  Gainerakoak, aipatu bezala, Udalaren gain geldituko dira.

Herritarrek Udaleko zerga-bilketako leihatilean izango dute zuzeneko informazioa jasotzeko aukera, astelehenetik ostiralera bizarrean,13:00etatik 14:00etara. Izena ematea berriz, Udal erregistroan gin beharko dure, horretarako eskuragarri izando den inprimakiaren bitartez.