Albisteak

Atzealdea

Usurbilgo Kultur Agendak 10 urte!

Txikiak egiten gaitu handi!

2016·04·10


Usurbilgo kultur eskaintzaren berri ematen duen kultur agendak apirilean 10 urte bete ditu.

Hilero hilero, hutsik egin gabe, hamar urte hauetan Usurbilen antolatzen diren kultur ekintza, ikastaro, kontzertu, erakusketa... en berri eman digu kultur agendak.

Kultur agenda Udala eta herri eragileen arteko koordinazio lanaren emaitza da. Hurrengo hilabeteko ekimenen bat iragarri nahi duenak, argibide gehiago jasotzeko lehen hamabostaldia amaitu baino lehen Usurbilgo Udaleko Euskara eta Kultura Sailarekin jarri behar du harremanetan, 943 371 999 telefono zenbakian, kultura@usurbil.eus helbidera idatzita edo Potxoenerara gerturatuta. Eta iragarri nahi duen ekimenaren zehaztasunak eman behar ditu.

Ekitaldiak iragartzeko beste bide bat Usurbil Kultura ataria da. Kultur agendako eskaintza http://kultura.usurbil.eus/eu/atarian ere kontsulta daiteke.

Zorionak herri eragileoi hamar urteotan zuen kultur ekintzekin Usurbilgo kultur agendari eman diozuen koloreagatik!